![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/Sirius_A_and_B_artwork.jpg/380px-Sirius_A_and_B_artwork.jpg)
Sirius izar zuri bat da, Canis Maiorraren Alfa izenaz ere ezaguna. Lurretik ikusita, gaueko zeruko izarrik distiratsuena da, Canis Maior konstelazioan kokatua. Gure planetatik nahiko gertu dago: 8,7 argi urtera. Izar hau, izatez, elkarrekin doazen bi izar dira, grabitate indarragatik lotuak; horregatik Sirius A eta Sirius B esaten zaie. Sirius A gure eguzkia baino 3,5 aldiz handiagoa dela uste da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f3/Sirius_A_and_B_Hubble_photo.jpg/220px-Sirius_A_and_B_Hubble_photo.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0e/Sirius_A-Sun_comparison.png/220px-Sirius_A-Sun_comparison.png)
Sirius kultura desberdinetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sirius hain errez ikustearen ondorioz, eragin handia izan du Lurreko hainbat kulturatan. Adibidez, Sirius B izarra, Afrikako dogon herriak ezaguna zuen, zientzialariek 1844an "aurkitu" aurretik. Maiar egutegian, urtea uztailaren 26an hasten da; egun horretan, Eguzkiak eta Siriusek aldi berean argitzen dute. Antzinako Egipton ere oso ondo ezagutzen zuten.
Gaur egungo kulturan ere badu garrantzia Siriusek; literaturan eta zineman askotan aipatzen da. Adibidez, Joanne Kathleen Rowling idazleak, Harry Potterren liburuetako pertsonaietako bati "Sirius Black" (Sirius Beltza) izena eman zion.