Wikipedia, Entziklopedia askea
StreptococcusThermophilus

Streptococcus thermophilus elikatze-industrian erabilitako bakterio azido laktiko bat da, coco edo borobil formakoa. Bakterio honek, gizakiarengan ez du kalterik egiten (ez da patogenoa), kontrara, onurak dakartza. Esneki hartzituetan dago, eta, oro har, jogurtaren ekoizpenean erabiltzen da.

S. Thermophilusek L. D. bulgaricus (yogurta egiteko bakterioa) ematen du, purinen sintesirako erabiltzen duen azido foliko (bitamina bat) eta azido formikoarekin (azido organiko sinpleena). S. Thermophilus-ek 35 eta 42 ° C arteko tenperatura-maila ezin hobea du. S. Thermophilus bereziki ondo egokituta dago esneari, laktosa erabiltzeko duen gaitasunagatik.

Nondik dator "Stresptococcus thermophilus" terminoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Thermophilus" greziazko ``thermē´´ hitzetatik dator, "beroa" esan nahi du eta organismo batek tenperatura altuetan aurrera egiteko duen gaitasuna adierazten du . "Streptococcus" "baia bihurria" esan nahi duen grezierazko hitz batetik dator eta bakterioa kontu kate baten antza duten kateetan biltzeko adierazten du.

Osasunerako onurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Esnea jogurt bihurtzeko, esnea hartzitu egin behar da; hartzidura edo eraldaketa hori bakterioek egiten dute. Bakterio horiek onuragarriak dira gizakiontzat, osasun onean egoten laguntzen digute, gainera.

Prozesu horretan, bakterioek esneak dituen proteina batzuk eraldatzen dituzte; gainera, gizaki helduek gaizki digeritzen duten azukre berezi bat laktosa izenekoa digestioa hobeto egiten laguntzen dute. Horri esker, esne hartzituak denbora luzeago irauten du galdu gabe (kontuan izan behar da esne gordina oso denbora gutxian galtzen dela eta, galdu ondoren, ezin dela hartu).

S. thermophilus esne-industrian oso erabilia den bakteria da. Streptococcus generoaren barruan patogeno batzuk egon arren (hau da gaixotasunak agertzea errazten duten mikrobioak), hau ez da S. thermophilus-aren kasua. Elikatze-industriak uste du beste Streptococcus motakoekin alderatuz, Streptococcus thermophilus segurtasun gehien duen bakterioa dela. Streptococcus thermophilus biziak daukan jogurtak eta gaztak osasunerako onuragarriak direla uste da. Streptococcus thermophilus elikagaiak kontsumitzean lortzen diren onuren artean hauek daude:

  • Laktosarekiko intolerantzia egoera hobetzen du: Laktosarekiko intolerantzia (digeritzeko ezintasuna) duten pertsonentzat osasungarria da Streptococcus Thermophilus kontsumitzea.
  • Diarrea kontrolatzen lagundu: Probiotikoek patologikoen lehia egiten dute. Hori patogenoekiko lehiaren bidez egiten dute, nutrienteengatik eta zelula ostalariekin lotuz.
  • Helicobacter pylori (beste bakterio mota bat da, ultzerak eta urdailaren lesioak sortzen duena) bidezko infekzioen eta gastritisaren (urdailen mukosen inflamazioa) kontrola: Bere ekarpena Helicobacter pylori sendatzeko tratamenduak sortzen dituen kalteak murriztean datza, eta horrek terapiaren toleragarritasuna eta eraginkortasuna areagotzen ditu.

Arrisku batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Azido horrek inurri- eta erle-espezie batzuk injektatzen ditu xehatzean. Hortik datorkio izen formikoa (latinezko formica, hormiga).

Azido formikoa ere eztiaren osagai naturala da, eta zenbait ortigak sortutako azkura sortzen duen substantzietako bat da.

Probiotikoak (mikroskopian bakarrik ikus daiteken izaki biziak) segurutzat jotzen badira ere, zenbait kasutan erabiltzeari buruzko kezkak daude. Pertsona batzuk, sistema immunologikoan arazoak dituztenak, heste laburreko sindromea daukatenak, kateter benoso zentralak (odola edo beste likido batzuk sartzeko tresna) dituztenak, bihotzeko gaixotasun balbularra daukatenak eta haur goiztiarrak, kontrako gertaerak izateko arrisku handiagoa izan dezakete. Oso gutxitan, probiotikoen erabilerak sepsia (odolaren infektazioa) eragin du sistema immunologiko arazoak dituzten haurrengan edo jada gaixorik daudenengan.