Txikipedia:Tanzania

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tanzania Ekialdeko Afrikako Estatu bat da. 66 841 900 biztanle inguru bizi dira gaur egun bertan, eta hiriburua Dodoma du, nahiz eta hiri nagusia eta gune ekonomikorik garrantzitsuena Dar es Salaam den. Herrialde honetan hitz egiten diren hizkuntzak swahilia, inglesa eta zenbait tokitan arabiera dira.

Geografia-kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde naturalak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturaz beteta dago Tanzania. Hauek dira eskualde geografiko nagusiak:

Rift harana
  • Rift Harana: herrialdearen erdialdean dago, eta 1000 metroko garaiera du. Bertan aurkitzen da lehen aipatutako Dodoma, Tanzaniaren hiriburua.
  • Mendiak eta sumendiak: ipar-ekialdea holakoz beteta dago, hala nola Meru (sumendia, 4.562 m), Kilimanjaro (sumendia, 5.889 m), Usambara, Pare (mendilerroak)...
  • Victoria aintzira: Afrikako aintzirarik handiena da, eta Kenya, Uganda eta Tanzaniaren arteko mugan dago, herrialdearen ipar-mendebaldean. 69 482 km²-ko hedapena du, eta 80m-ko sakonera.
Kilimanjaro sumendia

Hidrografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanzania (mendebaldea gehien bat) Afrikako Aintzira Handien eskualdean dago. Hauek dira hiru nagusiak:

  • Victoria: lehen aipatu bezala, Afrikako lakurik handiena da eta Niloren iturburu nagusia.
  • Tanganyika: munduko aintzinarik sakonenetan bigarrena da, Errusiako Baikalen ondoan.
  • Nyassa: bolumenari dagokionez, munduko laugarren laku handiena da.
  • Beste aintzirak: Natron, Eyasi, Manyara, Rukwa…
Tanganyika lakua

Nahiz eta ibai handirik ez egon, ldeko goi-ordokiak Afrikako hiru ibai-arro nagusien banalerroa eratzen du:

Mediterraneokoa (Nilo), Atlantikokoa (Kongo) eta Indiako Ozeanokoa (Zambezi).

Bestalde, beste hainbat ibai daude herrialde honetan: Ruvuma, Rufiji, Wami, Kagerak eta Pangani.

Basabizitza: animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke eta erreserbetan hainbat animali daude:

Ñu urdina

Ugaztun harrapariak ere hainbat daude:

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde honetan, tenperatura altuekin bizi dira. Urteko batez besteko tenperatura maximoa 29ºkoa da eta tenperatura minimoaren batez bestekoa 16ºkoa.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean jaso ziren datuen arabera, Tanzaniako biztanleriako %61,4a kristauak dira, %35,2 musulmanak, %1,8a erlijio tradizionaleko jarraitzaileak eta %1,4a erlijiorik gabea.