Lehoinabar
Lehoinabar | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera pardus (Linnaeus, 1758)
|
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
| |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 0 egun |
Habitat | Sastrakadi eta baso |
Haginkadaren indarra | 94 |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… eta ensembl.org… |
Lehoinabarra edo pantera (izen binomiala: Panthera pardus) Felidae familiako espezie bat da eta Panthera generoko lau "katu handien" artean, txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira). Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara, baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehizaren ondorioz, orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.
Gorputz aski luzea eta hanka nahiko motzak dituzte, buruhezur luzearekin. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetaz josita dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek ez bezala. Lehoinabar beltzek pantera beltza izena hartzen dute.
Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehiza dezakeen edozein animalia jaten dute.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehoinabarra 1 edo 1,8 metro luze da, gehi isatsaren 75 edo 100 zentimetroak: 45 edo 65 cm garai izaten da eta 90 kilogramora iristen da. Ile motza du, baina mendietan bizi direnek luzeagoa dute: kolorea horixka edo zurixka da, narrio biribil eta beltzekin. Lehoinabar batzuk beltzak dira eta animalia horiei pantera beltzak deritze. Buru handia du, eta hanka oso motzak. Belarriak grisak dira, eta begiak, hori-berdexkak. Bista eta entzumen ona dute. Zentzumen horiek oso erabilgarriak dira ehiza egiteko. Oso azkarra da, 72 km/h egitera heltzen da[1].
12-15 urte inguru bizi da. Bakarrik bizi da, ugaltzeko momentura arte: orduan, beste sexuko lehoinabarra bilatu behar du. Igeri egin dezake, arrainak ehizatzeko, uretan sartu behar duelako.
Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia txikiez elikatzen da: hegaztiak, tximinoak, sugeak, intsektuak, antilopeak, gazelak, dortokak, untxiak, basurdeak, etab. jaten ditu. Bakarreko ehiza egiten du, gehienetan gauez, egunez normalean atsedena hartzen baitu.
Berak ehizatutakoaren zati bat zuhaitzetan ezkutatzen du, hainbat egunetan bazkaria izateko. Oso teknika onak erabiltzen ditu bere harrapariak harrapatzeko, batez ere, tximino despistatuak oso gustukoak ditu erraz harrapatzen direlako. Adibidez, zulo bat egiten du lurrean eta bertan ezkutatzen da, normalean animali ugari urbiltzen dira bertara atentzioak deituta, eta bat-batean salto bat emanez harrapakinaren gainean botatzen da. Animali honek beti-beti ez du ehiza egiten bere harrapakinak jateko, batzuetan ehiza egiten du animaliak hiltzeko.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afrikako eta Asiako, sabana, mendi, oihan, basamortu eta baso askotan bizi dira[2]. Sahara aldetik oso ugariak izaten dira. Batzuk leku hotzetan bizi dira, adibidez elurreko lehoinabarra.
Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehoinabarraren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da baina badaude kasu batzuk non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3 hilabetez egoten dira amaren sabelean eta jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da, artilea antzekoa.
Emeak bere kumeak urte bat eta bi hilabetera arte zaintzen ditu, hau da, kumeak helduak egiten direnera arte. Hortik aurrera, lehoinabar gazteak, beraiek bakarrik biziko dira, ugaltzeko momentura arte.
Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ohitura bereizgarri bat dauka: Zuhaitzak despentsa moduan erabiltzen ditu, hau da, bere harrapakinak zuhaitzetan gordetzen dituzte, horrela janaria bi edo hiru asterako dute eta beste harraparietatik babesten dute.
Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehoinabar mota guztiak galtzeko zorian daude eta badaude mota batzuk besteak baino itxuratiagoak. Hona hemen IUCNek onarturiko bederatzi azpiespezieak:[3]
- Afrikar lehoinabarra (Panthera pardus pardus), (Linnaeus, 1758) — Sahara azpiko Afrikan bizi dena;
- Indiako lehoinabarra (Panthera pardus fusca), (Meyer, 1794) — Indian bizi dena;
- Javako lehoinabarra (Panthera pardus melas), (Cuvier, 1809) — Javan eta Indonesia.
- Arabiar lehoinabarra (Panthera pardus nimr), (Hemprich eta Ehrenberg, 1833) — Arabiar penintsulan bizi dena;
- Amurreko lehoinabarra (Panthera pardus orientalis), (Schlegel, 1857) — Asiako ekialdeko muturrean, Koreako penintsulan eta ipar-ekialdeko Txinan bizi dena;
- Iparraldeko Txinako lehoinabarra (Panthera pardus japonensis), (Gray, 1862) — iparraldeko Txinan bizi dena;
- Pertsiako lehoinabarra (Panthera pardus saxicolor), (Pocock, 1927), Kaukason, Turkmenistanen eta iparraldeko Iranen bizi dena;[4]
- Indotxinar lehoinabarra (Panthera pardus delacouri), (Pocock, 1930) — Indotxinan bizi dena;
- Sri Lankar lehoinabarra (Panthera pardus kotiya), (Deraniyagala, 1956) — Sri Lankan bizi dena.
Garezurraren analisi morfologikoa egin ondoren, beste azpiespezie bi onartu zituzten[4]:
- Anatoliar lehoinabarra (Panthera pardus tulliana), (Valenciennes, 1856) — mendebaldeko Turkian bizi dena;
- Balutxistago lehoinabarra (Panthera pardus sindica), (Pocock, 1930) — Pakistanen eta, ziur asko, Afganistan eta Irango zenbait eskualdetan bizi dena.
Mota guztietatik gehien ezagutzen dena lehoinabar afrikarra da. Munduko mota guztietatik 7/10 galtzeko zorian daude.
Desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehoinabarra normalean gepardo eta jaguarrekin nahasten da, baina berdintasunak ezaugarri fisikoetan bakarrik daude. Izaeran, ez dira oso berdinak: lehoinabarra oso ausarta eta indartsua da, baina lasaia da. Jaguarrak eta gepardoak, ordea, borroka gehiago gustuko dute eta ez dute hainbeste deskantsatzen.
Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehoinabarra historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakiarentzat. Zirkuetan saio asko agin dira katukiekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira. Orain dela urte asko, Neanderthalgo gizakiaren garaian, lehoinabarren maurrekoetakoen azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren.
Baina lehoinabarraren azala zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak, gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egitean animalia hau galtzeko zorian jartzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Edukiaren zati bat www.hizkuntzak.wikispaces.com webgunetik hartu da. Hona hemen artikulua, Commons lizentziarekin argitaratua[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Sunquist, Melvin E.; Sunquist, Fiona. (2002). Wild Cats of the World. Chicago: University of Chicago Press ISBN 0-226-77999-8..
- ↑ Nowell, K.; Jackson, P. eds. (1996). Wild Cats. Status Survey and Conservation Action Plan. IUCN/SSC Cat Specialist Group. IUCN, Gland
- ↑ Uphyrkina, O.. (2001). «Phylogenetics, genome diversity and origin of modern leopard, Panthera pardus» Molecular Ecology 10 (11): 2617–2633. doi: . PMID 11883877..
- ↑ a b Khorozyan, I. G., Gennady, F., Baryshnikov, G. F. and Abramov, A. V. 2006. Taxonomic status of the leopard, Panthera pardus (Carnivora, Felidae) in the Caucasus and adjacent areas. Russian Journal of Theriology 5(1): 41–52. pdf