Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1955eko ekainaren 8a
Londres
🔹
Lanbidea
informatikari
đŸ“·
Argazkiak
ikusi

Sir Timothy “Tim” John Berners-Lee 1955ko ekainaren 8an jaio zen Londresen, Erresuma Batuan.

Tim Bernes-Lee

Tim Berners-Leek, bere ikerketen informazioa modu eragingarriago batean banatzeko beharra ikusi zuen, eta webaren zati bat garatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak matematikariak ziren. Berners-Leek Sheen Mount Primary Schoolen ikasi zuen eta ondoren Wandswortheko Emanuel Schoolera joan zen.

Oxfordeko The Queen’s College-eko ikasle ohia da, Unibertsitatean egon zen denboran ordenagailu bat sortu zuen. Fisikan 1976. urtean graduatu zen.

Bere lehen emaztea Oxforden zegoelarik ezagutu zuen, eta berarekin ezkondu zen. 1978an sistema eragile bat idatzi zuen.

2001ean East Dorset Heritage Trust-eko patroia bihurtu zen.

2004ko abenduan Southamptoneko Unibertsitateko elektronika eta informatikoko eskolan lanpostu bat onartu zuen, bere gaurko Web semantikoko proiektu berrian lan egiteko.

Bere ikasketaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berners-Lee CERNen egin zuen lan 1980ko ekainetik abendura arte. 1980an CERN utzi ondoren, beste enpresara batera joan zen lan egitera, baina berriz ere CERNera itzuli zen 1984an.

Lehenengo Web zerbitzaria CERNen kokatuta zegoen eta 1991ko abuztuaren 6an kaleratua izan zen. Hau ere munduko lehen Web direktorioa izan zen.

1994an Konputazio eta Inteligentzia Artifizialezko Zientzien Laborategian sartu zen. AEBra lekualdatu zen eta W3C jarri zuen martxan. Organismo honek bere estandar guztiek libreak izatea erabaki zuen, hau da, mundu guztiak erabili zezakeen zerbait, non horretarako inongo kosturik ordaindu ez den behar.

1999an, Tim Berners-Leek Web teknologia librea eta dohakoa zergatik den adierazten du.

Eztabaida izeneko domeinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean, Tim Berners-Leek ‘.xxx’ edo ‘.mobi’ bezalako domeinu berrien sortzeari aurka egin die.

Gobernuen eta ICANNen aurkako eztabaidak ere izan ziren garai horretan, domeinuen izenen jabetzari buruz. Tim Berners-Leek domeinuen izenak inongo jabetzarik ez izatea defendatzen du.

Berners-Leek ere argi utzi zuen domeinuen izena edo jabetza ez zela estandarizazio prozesuaren alderdirik garrantzitsuena.

Asmatzeaz gain, webaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webak hasieratik hazkunde handia izan zuen. Web-zerbitzarirako hainbat software garatu ziren,, eta webguneak eta erabiltzaileak asko ugaritu ziren. Web-nabigatzaile bat atera eta nabigatzaileen merkatuan nagusitasuna lortuta.

Horrelakoak ekiditeko eta webak gizadi osoaren ondare izaten jarraitzeko, 1994an, Berners-Leek World Wide Web Consortium sortu zuen, eta, geroztik, haren zuzendaria da. Horrez gain, World Wide Web Foundation fundazioa ere sortu zuen.

Webaren egungo arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

World Wide Web Foundation fundazioa baliatu zuen Berners-Leek 2018ko martxoaren 12an webaren 29. urteurreneko mezua zabaltzeko.

Beste arrisku bat ere aipatu zuen: weba gero eta plataforma dominatzaile gutxiagoren eskuetan geratzea.

2017an ere, data berean, webaren 28. urteurrenaren harira, beste ohartarazpen batzuk egin zituen. Orduan, gure datu pertsonalen kontrolaren galeraz ohartarazi gintuen.

Horrez guztiaz gainera, aipatu beharra dago telefono mugikorretan web-aplikazioen ordez app-ak erabiltzeko zabaltzen ari den joera.