Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1864ko maiatzaren 4a
Ondarroa
💀
Heriotza
1920ko urtarrilaren 14a
Zumaia
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
Txomin Agirre

Domingo (Txomin) Agirre Badiola (Ondarroa, 1864ko maiatzaren 4a - Zumaia, 1920ko urtarrilaren 14a), euskal idazlea eta apaiza izan zen.

Bi nobela garrantzitsu idatzi zituen: Kresala eta Garoa. Askoren ustez, Agirre euskarazko lehen nobelagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Txomin Agirreren bizitza eta obra azaltzen dituen bideoa.

Ondarroan jaio zen, familia pobre batean. Ama Ondarroakoa zen, eta aita Mutrikukoa, arotza.

Gasteizko seminarioan ikasi zuen, eta Zumaiako Karmeldarren kapilau izendatu zuten. Han idatzi zituen bere lanik ezagunenak. Bere nobeletan arrantzale eta baserritarren bizitza deskribatu zuen.

Euskaltzaindiko kide izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garoa liburuaren azala

Nobela hauek idatzi zituen:

  • Auñamendiko lorea
  • Kresala
  • Garoa
  • Ni ta ni
Kresala liburuaren azala

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]