Txikipedia:Villa d'Este

Wikipedia, Entziklopedia askea
Villa d'Esteko Organoaren Iturria

Villa d’Este Tivolin, Erromatik gertu dagoen hiribildua da. Pizkundeko arkitekturaren erakusle, garrantzi handia eskuratu duena urteetan zehar. UNESCOk 2001.ean Gizateriaren ondare izendatu zuen bere lorategiak direla  eta. Hauek iturri ugari dituzte, kalkulatzen da 500 txorrota baino gehiago dituela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako Este leinuko Hipolito II.ak, kardinala zenak, eraikitzeko agindua eman zuen eta eraikitze obrek 1550tik 1572rarte iraun zuten. Pirro Ligorio deituriko baten diseunuei jarraituz egin zen, Alberto Galvani arkitektu eta ingeniariaren laguntzaz. Azken honek lan asko egin zituen Este familiarekin. Amaieran lortutako tokia pizkundearen amaierako erakusle da. Arazo asko egon ziren bertan dauden iturri, ur-jauzi eta ur jolas guztietarako beharrezkoa den ura eskuratzeko, horregatik, berrikuntza hadiak egin behar izan ziren eta erromatar teknika batzuk berreskuratu zituzten. Horren ardura Pirro Ligorik eta Thomaso Chiruchik hartu zuten. Azken hori, XVI. mendeko ingeniari hoberenetako bat izan omen zen.

XVIII. mendean, lorategiak alde batera utzi ziren, eta ez zen mantentze lanik egin. Villa familiarena izan da urte askotan zehar, 1922an, italiar gobernuak honen jabetza lortu zuenera arte. Handik aurrera, lan gehienak lorategien mantentzerako eta berriztapenerako egin dira. Gaur egun, eraikuntza erreferente hau museoa da.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat artista eta musikari bertatik pasatu dira, eta tokiaz liluratuak, haien lan baten bat villari buruz egin. Esaterako, Franz Liszt bertan “Les Jeux d'Eaux à la Villa d'Este” obra idatzi, eta lorategietan bere azken kontzertuetako bat eman zuen. Beste adibide bat bezala, Jean Garrigueren “A Walk by Villa d'Este” deituriko poema bilduma dago. Hortaz, esan daiteke artearen forma askok, musikak, pinturak eta poesiak txalotu dutela villa.

Villako 100 txorrota

Ordutegiak eta bisitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igandean egoten da jende gehien ingurumen natural hortaz gozatzen. Egunean zehar puntako ordua 16:00ak aldera izaten da. Urtean zehar 140.000 pertsona inguru gerturatzen dira bertara, gehien bat lorategiez gozatzera.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa desgaitasunak dituzten pertsonentzat moldatua dago. Audiogidak daude, visita gidatuak daude eta museoa ere badago. Jatetxea ere haiek eskaintzen dituzten zerbitzuen artean dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]