Txikipedia:Yael Arad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yael Arad

Yael Arad, Israeleko kirolari ospetsu bat da, Yudo kirolean lehiatzen dena. Kirolari hau, 1967ko maiatzaren 1ean jaio zen Tel Aviv hirian.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yael Arad, 1989. urtean hasi zen ospetsua izaten, Europako txapelketan lortutako bigarren postuari esker. 2 urte pasa ondoren, 1991. urtean europako txapelketan eta mundukoan  hirugarren postuan gelditu zen . Hurrengo urtean hasi zen neska hau Olinpiar jokoetan parte hartzen. Bartzelonako Olinpiar jokoak izan ziren bere lehen jokuak. Bertan, bigarren postua lortu zuen. Urte bat pasa ondoren, 1993 urtean Europako txapelketan eta munduko txapelketan parte hartu zuen. Europakoan, lehen postuan gelditu zen eta Mundukoan berriz, bigarrenen postuan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Yael Arad. 2021-09-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).