Wikipedia, Entziklopedia askea

Israel

Israelgo Estatua


ISR orthographic.svg
Geografia
HiriburuaJerusalem1
, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Hiririk handienahiriburu
Azalera20.770 / 22.072
Administrazioa
Demografia
Bestelako informazioa

Israel Asiako mendebaldean dagoen herrialde bat da, Mediterraneo itsasoaren ondoan. Bertan zortzi milioi pertsona baino gehiago bizi dira, eta hauetako hiru laurden baino gehiago juduak dira. Estatuko hizkuntza hebreera eta arabiera dira.

Juduak antzinatean lur horietan bizi ziren, baina erromatarrek kanporatu zituzten Erromatar Inperioaren boterearen kontra matxinatu zirelako. Geroztik, denbora luzez, juduak Europan, Afrikako iparraldean eta Asiako beste herrialde batzuetan zehar sakabanatuta bizi izan ziren. Baina XIX. mendearen bukaeran haietako asko Israelera bueltatu ziren, bizi ziren herrialde askotan gaizki tratatzen zituztelako, Errusian eta Europan, bereziki. 1930 eta 1945 bitartean, Alemanian juduak gizartean baztertzeko neurri oso gogorrak hartzen hasi ziren, eta bereziki, Bigarren Mundu Gerra bitartean, 6 miloi judu baino gehiago hil zituzten Europan. Horregatik, gerra bukatu zenean, judu asko Israelera joan ziren. Garai hartan, lurralde hura Britania Handiaren menpe zegoen, eta Palestina deitzen zen. Juduek 1948an Israelgo Estatua sortu zuten. Berehala, Palestinako arabiarrek eta ondoko beste herrialde arabiar batzuek gerra deklaratu zioten Israeli; baina Israelek irabazi zuen gerra, eta Palestinako arabiar asko kanpora bota zituzten edo alde egin beharrean izan ziren.

1967an beste gerra bat gertatu zen Israelen eta ondoko herrialde arabiarren artean. Israelek irabazi zuen berriro, eta palestinarrak bizi ziren lurraldea konkistatu zuen; lur horiei “okupatutako lurraldeak” edo “palestinar lurraldeak” deitzen zaie orain. Gaur egun, israeldarren eta palestinarren arteko gatazka ez da konpondu, eta bortizkeria izugarria da. Orain palestinarrak dira gatazka horietan batez ere hiltzen direnak.