Wikipedia, Entziklopedia askea

Yuki Nagasato

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1987ko uztailaren 15a
Atsugi (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Yuki Nagasato, 永里 優季 japonieraz, 1987ko uztailaren15ean jaio zen Atsugi (Kanagawa) hirian. Japoniako futbolari profesionala da. Nagasatok historia egin zuen Japonian gizonezkoen futbol talde batean jokatu zuen lehen emakumezko futbolaria izan zelako.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- 2001ean hasi zen NTV Belezan, eta hiru liga japoniar irabazi zituen.

- 2004an Japoniako selekzio absolutuarekin egin zuen debuta.

- 2009an Turbine Potsdam talde alemaniarrak fitxatu zuen eta Txapeldunen Liga eta bi Bundesliga irabazi zituen. Etapa horretan 2011ko Munduko Txapelketa ere irabazi zuen, eta zilarrezko domina Londreseko Olinpiar Jokoetan.

- 2013an Bundesligako golegile nagusia izan zen 18 golekin.

- 2013ko uztailean Chelsea futbol taldeak fitxatu zuen.

- 2020an, Hayabusa Eleven Japoniako taldera taldera heldu zen, gizonezkoen taldea.

Yuki Nagasato

- 2022an, Estatu Batuetako Racing Louisville futbol taldean hasi zen.