Wikipedia, Entziklopedia askea
Zapelatz liztorjalea

Zapelatz liztorjalea hegazti txikia da. Zuria eta beltza da. Bi bizileku ditu urtaroaren arabera, udan Europako eta Mendebaldeko Asian bizi da eta Afrikan tropikora bidaia egiten du. Euskal Herrian oso ugaria da. Espezializatua dago elikagai txikienak jaten. Udan Euskal Herriko zerutik ikus ditzakegu Afrikarako bidaia egiten.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapelatz liztorjalea txori ertaina da. Honek, 51-59 cm luzeera eta 113-136 cm zabalera du. Basoetan bizi da eta hegan egiteko hegoak beherantz okertuta egotea gustatzen zaio eta horrela erraz identifikatu ahal dugu airean dagoenean. Nahiz eta ez den erreza geldirik dagoenean ikustea, buru txikia eta lepo luzea dauka.

Zapelatz liztorjale helduek hiru marra beltz dituzte isatsean eta hegalen puntak gazteek baino zabalagoa dute. Moko beltza eta begi horiak dituzte. Zapelatz arra (mutila) luma grisa dituzte eta emeak (neskak) marroiak.

Berriz, gazteek, begi beltzak eta moko horia. Gehienak luma marroiak eta helduek dituzten marrak dituzte baina ez oso markatuak, hau da, ez dira asko ikusten. Beraien lumak  luzeagoak dira helduekin konparatuta.

Non eta nola bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan (horia), Asian (laranja) eta Europan (gorria) bizi dira
Habiak

Zapelatzen habitat natural tipikoa espazio irekiak baso-masekin konbinatzen diren lekuak dira. Basoetan eta baso-eremuetan egiten ditu habiak, baina belardietan eta antzeko beste paraje irekietan ehizatzen du. Horregatik, basoaren ondoan belardiak, txilardiak edota hezeguneak egon behar dira elikatzeko. Hegazti taldekoia da gehienetan,ugalketa fasean dagoenean izan ezik, momentu horretan hegazti bakartia bihurtzen da eta.

Zapelatz liztorjalea banaketa geografiko nahiko handia du. Hiru kontinenteetan bizi da: Afrikan, Asian eta Europan. Hegazti hau Europako ia kontinente osoan bizi da, Errusian izan ezik. Asia osoan ere banatzen da, gehienbat Kaukason eta Turkiako iparraldean eta Iranen.

Nola bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti egoiliarra da, hau da, lekuan betiko bizi den hegaztia da, horregatik oso ohikoa da Europa erdialdean.

Urtaroan bizi den eremu horietan migrazio luzeak egiten ditu. Beraien negu-lurraldeak, non jaiotzak gertatzen ez diren, Afrikako iparraldean eta Etiopia eta Eritreatik Namibia eta Hegoafrikara doan Afrikako ekialdeko zerrenda osoan daude, baita Ekialde Hurbilean, Turkiako hegoaldean eta Indian ere.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotza eta garapena: Arrautzak emeak txitatzen ditu gutxi gorabehera 30 egunez. Behin txitak jaiotzen direnean, intsektuekin eta larbekin elikatzen dituzte bi gurasoek.

Hazkundea: Bizitzako lehen asteetan, txitak azkar hazten dira eta gurasoen mende daude elikadurarako eta babeserako.

Independentzia: Aste gutxi batzuen ondoren, txitak habiatik kanpora ausartzen hasten dira eta beren kabuz ehizatzen ikasten dute. Etapa honek gurasoekiko independentziaren hasiera markatzen du.

Sexu-heldutasuna: Bi urte inguruan heltzen dira sexu-heldutasunera. Puntu honetan, prest daude ugaltzeko eta bizi-zikloarekin jarraitzeko.

Ugalketa: Udaberrian eta udan, bikoteak bikote egiten dira eta zuhaitz altuetan egiten dituzte habiak. Emeak arrautza batetik hirura bitartean erruten du eta bi gurasoek txiten inkubazioan eta elikaduran parte hartzen dute.

Migrazioa: Udazkenean, Europako erle askok Afrikara migratzen dute negua igarotzeko, eta han bizirauteko baldintza hobeak aurkitzen dituzte.

Bizitza luzea: Zapelatz listorjalea, espeziearen batez besteko bizi-itxaropena 10 eta 12 urte artekoa da, nahiz eta banako batzuk denbora gehiagoz bizi daitezkeen baldintza egokietan.

Bizi-ziklo hori urtez urte errepikatzen da, banakako aldaketekin, elikagaien eskuragarritasuna eta ingurumen-baldintzak bezalako faktoreen arabera.

Desagertzeko zorian dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti harrapari hau  ez dago une honetan desagertzeko arriskuan. Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (UICN) dio hegazti hori "Kezka Txikia" kategorian dagoela arriskuan dauden animalien zerrendan. Arazo batzuk baditu ere, hala nola etxea galtzea eta jateko intsekturik ez izatea, oraindik erlastar asko dago Europan.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapelatz liztorjalea ugalketa portaera monogamoa du. Hortaz, bi eta hiru urte artean izaten dira sexu heldutasunera iristen direnean. Euren lurraldearekiko duten fideltasunari esker, bikote ugaltzaileak elkarrekin egon daitezke bizitzan zehar, hogeita sei urtera irits daitezkeenak.

Arrautza Europako erdialdean hasten da erruten, nahiz eta batez beste apirilaren erdialdean gertatzen den. Kutxa bakoitzean bizpahiru arrautza egon ohi dira, baina baliteke bat edo lau egotea. Emeak bizpahiru eguneko epean erruten ditu arrautzak eta haien inkubazioak 33 eta 35 egun artean irauten du, arrautza kopuruaren eta ingurumen-faktoreen arabera.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Hegazti hau aditua dela hegan egiten duen bitartean? Erleak eta liztorrak airean harrapatzen dituen zeruko superheroi bat bezalakoa da!

Zapelatz listorjalearen elikadura ez da beti berdina, urtean zehar aldatuz doa. Bereziki, liztor eta erle larbak eta helduak jaten ditu. Neguan eta udan, habiak, larbak, pupak , liztorrak eta erleak. Udaberrian, beste intsektu batzuk. Adibidez, urlehortarrak, narrastiak (muskerrak eta sugeak) , ugaztun txikiak (saguak, satorra eta erbinudea), beste hegaztien arrautzak eta kumeak, armiarmak, lurreko zizareak eta fruituak (gereziak eta baiak). Batzuetan, anfibioak ehizatzen dituzte jateko, batez ere igelak.

Nola lortzen du janaria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapakinak aurkitzen ditu haien bizilekuan eta harrapatzen ditu. Liztorren kasuan, haien hegaldia jarraitzen du habitatera heldu arte. Habiak oinekin zulatzen ditu (atzapar kurbatuak ditu lurra hobeto zulatzeko) . Hegazti honek, 40 zentimetroko sakonera zulatzeko gai da. Liztorrak mokoarekin hartzen ditu eta mokoarekin punta kentzen die  jan aurretik. Mokoaren laguntzaz intsektuak, termitak eta ugaztun txikiak harrapatzeko gai da. Gainera, liztorren ziztadetatik babesteko gaitasuna du. 

Kantua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animali hau nahiko isila da, oiloen hazkuntza fasean izan ezik. Zapelatz liztorjale heldu baten oihuaren tonua eta iraupena aldatuz doa bere emozioen arabera. Hien oihua arrano batzuen oihuaren antza du. Arrak habiara gerturatzen direnean egiten duten oihua bizikleta baten gurpilen biraketa bezala soinu egiten du. Batzuetan, hontzen oihua kopiatzen dute eta 300 metroko distantziara entzun daiteke.Askotan,habiatik gertu daudenean, katuek egiten duten “miau-miau” soinuaren antza duen oihua egiten dute.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· Purroy, J., Purroy, F. J., & Salvador Milla, A. (2016). Abejero europeo–Pernis apivorus (Linnaeus, 1758).

· Forsman, D. (2016) Flight Identification of Raptors of Europe, North Africa and the Middle East. Helm, 2.ed. Helsinki.