Wikipedia, Entziklopedia askea

Zianobakterioak fotosintesia egiteko gaitasuna duten fitoplankton mota bat dira. Uretan zein lurrean aurki daitezke, tenperatura baldintza ezberdinetan.

Nola sortu ziren zianobakterioak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Zianobakterioak lehenak izan zirela klorofila sortzen.

Duela 3.600 milioi urte inguru, lehen zianobakterioak sortu ziren, eta planeta eraldatu zuten: oxigenoa askatu zuten atmosferara, eta horrekin planeta aldatu zuten.

Lehen izaki bizidun fotosintetikoak izan ziren. Fotosintesiaren bidez, uretatik hidrogenoa eta karbono dioxidoa hartzen zuten, eta oxigenoa askatzen zuten atmosferara. Horrekin batera, partikula karbonatatuak finkatzen zituzten, eta, hala, egitura geologiko berezi batzuk sortu zituzten, estromatolitoak, hain zuzen ere. Zianobakterioek eragin zuzena izan zuten gaur egun dugun atmosferaren konposizioan, eta, ondorioz, baita bizian ere.

Zianobakterioek atmosfera aerobikoa (behar dugun oxigeno kantitatearekin) eta izpi ultramoreetatik babesten gaituen ozono geruza sortu zuten.

Nolakoa da zianobakterio baten egitura?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula prokarioto baten diagrama

Zianobakterioak, prokariotoak dira eta bakterioek baino egitura handiago samarra dute. Zelulabakarrak dira eta kanpoaldean horma bat dute. Barruan DNA agerian dago, hau da, ez dute nukleorik, prokarioto guztiek bezala, baina erribosomak ditu.

Zianobakterioen ezaugarriak eta bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zianobakterioen ezaugarri nagusien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Lehentasunezko habitata ura eta lur hezea dira, eta tenperatura altuetan eta baxuetan bizi daitezke.
  • Bertako espezie batzuek izaki bizidunak pozoitu ditzakeen material toxikoa sortzen dute.
  • Ugalketa asexuala burutzen dute, harizpiak zatikatuz.
Bi zientzialari zianobakterioak bilatzen Chur-kur lakuan Afganistanetik gertu

Non aurkitzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Garrantzi ekologiko handia dutela, nitrogeno atmosferikoa ondo finkatzeko gai diren organismo bakarrak direlako.

Zianobakterioak nonahi aurki daitezke. Gehien maite dituzten habitatak ingurune lektikoak (lakuak eta aintzirak), lurzoru hezeak, enbor hilak eta zuhaitz-azalak dira. Espezie batzuk halofiloak dira eta ozeanoetan bizi dira.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zianobakterio gehienak izaki autotrofoak dira eta fotosintesiaren bidez elikatzen dira, baina horietako beste batzuk heterotrofoak ere izan daitezke. Kasu batzuetan, zianobakterioak forma parasitarioaren bidez elika daitezke, eta, horri esker, ostalarien mantenugaiak eskura ditzakete.

Nondik datoz zianobakterioak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Uretako izaki fotosintetikoek oxigeno gehiago sortzen dutela lurreko landareek baino

Zianobakterioak fitoplanktonetik datoz. Fitoplanktona uretan flotatzen bizi diren landare-jatorriko izaki bizidunak dira, eta haien igeriketa-gaitasunak ia nulua da; hau da, olatuek mugitzen dituzte. Fotosintesia egiteko gai diren organismo autotrofoak dira. Bere garrantzia funtsezkoa da, ozeanoko ekoizle primario garrantzitsuenak baitira. Fitoplanktona kolorea hartzen du, gehienetan urdina edo berdea. Fenomeno natural hori biolumineszentziak eragiten du; hau da, zenbait organismo bizidunek argia sortzeko duten gaitasunak.

Fitoplanktonak biodibertsitate handia du, eta aurki ditzakegun espezieak talde hauetakoak dira: