Wikipedia, Entziklopedia askea
Zikoina edo amiamoko europarra

Amiamoko edo zikoina hanka luzeak, lepoa luzea eta moko luzea dituen hegazti bat da. Euskal Herriko mendebaldeko leku batzuetan zinkun edo burio[1] hitzak ere erabili dira, besteak beste[2]. 19 espezie eta 6 genero sailkatu dira baina gure herrian gehien ikusten den espezia zikoina europarra da. Gorputzeko lumak zuriak ditu gehien bat, zuri-zuriak, baina hegoetako luma batzuk beltz-beltzak. Amiamoko handienak, lepoa luzatuz gero metro bat eta erdiko neurria izan dezakete.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amiamokoak uretan bilatzen dute jatekoa gehien bat. Ur geza dute gustuko. Bizi izaten dira padurak, ibaiak, aintzirak, urmaelak, zingirak dauden inguruetan.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti hauek monogamoak izan ohi dira, hau da, bikote egonkorrak egiten dituzte.

Habiak eta txitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da zaila amiamokoen habia ikustea: leku altuak hautatzen dituzte eta oso handiak, zabalak, izaten dira.

Zikoinaren handiak dira eta habia handiak egiten dituzte. Lastoa, makilak, egur zatiak-eta elkartzen dituzte eta habia handiak egiten dituzte. Amiamoko habia batek kilo batzuk pisatzen ohi ditu eta metroko diametroa izaten du. Habia horiek leku altuetan egitea gustatzen zaie. Eliza batzuetako dorreetan amiamokoek habiak egiten dituzte. Habia handi horietan 3-5 arrautza erruten dituzte. 3-5 txita elikatu eta zainduko ditu bikote bakoitzak.

Migrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure herriko amiamokoek udazkenean hegoaldera alde egiteko ohitura dute eta udaberrian itzultzen dira. Azken hamarkadetan gero eta gehiagotan antzeman dira migrazio hori egin ez duten bikoteak badirela; negua Euskal Herrian igarotzen dute amiamokoak. Batzuentzat kontu hori beroketa globalaren beste zantzu bat da.

Sinesteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako istorioak kontatzen zitzaien umeei, horrela etorri omen ziren mundura; zikoina baten mokoan, hegaz.

Europako umeei kontatzen zitzaien umeak bere amaren sabeletik irten beharrean amiamokoek ekartzen zituztela. Marrazki bizidunetan eta umeentzako liburuetan oso ohikoa zen haur txiki-txikiak zapi batean korapilo batekin bilduta zikoina baten mokoan hegaz. Amiamokoek banatzen omen zituzten umeak.

Herri literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian, jakintsuek hamarkadetan bildutako milaka hitz daude eta amiamoko hitzaren fitxan honako alegia agertzen da; ezetz ulertu!

Otsoa eta amiamokoa ipuin edo alegia hau Europan zehar zabaldu zen. Argazkiko estatua hau Berlineko parke batean dago, Alemaniako hiriburuan.
Otsoa eta amiamokoa
Otsoak ahari bat
baitzuen klaskatu,
Zintzurrean zitzaion
hexur bat kokatu.
Amiamokoari
zioen eskatu,
Othoi, plazer zionetz
hura atheratu.
Ez baduzu ulertu, horra laguntza:
Otsoa eta amiamokoa
Otsoak ahari bat
baitzuen klaskatu, (irentsi zuen)
Zintzurrean zitzaion
hexur bat kokatu. (Zintzurrean ahariaren hezurtxo bat kokatu zitzaion, traba eginez)
Amiamokoari
zioen eskatu, (eskatu zion)
Otoi, plazer zionetz (mesedez, inporta ez bazitzaion
hura atera(tu). (atera) (hura ateratzeko)
  • Zu, amiamokoa izango bazina, lagunduko zenioke otsoari?

Amiamoko zuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amiamoko beltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian horrelako zikoinak ikusteko aukera egoten da, bere migrazioetan hemendik igarotzen direlako. Baina ez dituzte habiak gure herrian egiten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ospetsuak dira Alcalá de Henares hiriko zikoinak. Interneten erraz topa daitezke haien habietara begira jarri dituzten kamerek erakusten dutena. Kamera horietako batzuk gau eta egun egoten dira piztuta eta zikoinen bizitza zuzenean erakusten dute. Grabatutako pasarterik onenekin bideoak ere erraz topa daitezke Interneten.

Bilatu nahi? (Hitz gakoak: webcam, cigüeñas, Alcalá de Henares, directo).

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Wikipedian esaten da inoiz topatu den euskal deiturarik luzeena Burionagonatotorekagageazkoetxea dela
  2. «Txoriak - Euskal Herriko hegaztiak» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).