Edukira joan

Txikipedia:Zopa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zopa, salda zaporedun bat da: koilaraz  jaten da eta barazkiz, arrainez edo haragiz egindako likidoa da. Kaldorik ez badu, ez da zopa kontsideratzen, halere, hainbat testuratakoak izan daitezke. Lehen plater gisa jan ohi da eta gehienak beroak diren arren, hotzak ere daude.

Paleolitoan sortu zen zopa, gure arbasoak barazkiak eta haragi zatiak ur beroan murgiltzen hasi zirenean ( K.a. 6000. urte inguruan). Hasieran zopa bakarrik urez eta ogi maminez egina zegoen. Erdi Aroan zehar hori aldatzen hasi zen.

Sopa izena, germanikotik dator, "supp" hitzetik.  

Zopa mota asko daude.

Zopa argia edo kontsomea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zopa likidoenak dira, ez baitute loditzailerik. Saldak zehazten du zaporea.

Entsaladetan jartzen diren elikagaiekin egiten dira denak batera nahastuz. Tokiaren arabera zopa hau desberdin prestatu daiteke eta hainbat izen izan dezake.

Hornitutako zopa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zopa egiteko erabili diren osagaiak (barazkiak, haragia…) sukaldatuak daudenean platerean kontsomearekin batera jarriz egiten den zopa da.

Ogiarekin edo ogi txigortuarekin loditutako zopak dira. Ogia birrindu daiteke edo dagoen bezala utzi.

Zopak zerbitzatzen diren tenperaturaren arabera ere bereiz daitezke: zopa beroak eta hotzak.

Plater mota hau loditzeko beste osagai batzuk ere daude. Adibidez, fideoak, "izartxoak" edo "letrak", denak irin-pastaz ( edo batzuetan arrautza eta arrozez) eginak. [1][2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zopa. 2022-05-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Sopa. 2023-02-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) InfoGourmet (InfoGourmetOK). (2016-08-20). «¿Cuál es el origen de la sopa?» infogourmet (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).