Germaniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Germaniko
Germanicus - Musée Saint-Raymond (Toulouse).jpg
Antzinako Erromako senataria


Kuestore


Erromako kontsula

Bizitza
Izen osoaNero Claudius Drusus
JaiotzaErromaK.a. 15
HerrialdeaAntzinako Erroma
HeriotzaAntiokia Oronteskoa19ko urriaren 10a (33 urte)
Hobiratze lekuaAugustoren Mausoleoa
Familia
AitaDruso Germaniko, Tiberio
AmaAntonia Minor
Ezkontidea(k)Agripina Zaharra
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaJulio-Klaudiar leinu
Claudii Nerones (en) Itzuli
Julii Caesares (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, idazlea eta poeta
Lan nabarmenakAratea (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada

Find a Grave: 33304798 Edit the value on Wikidata

Germaniko Julio Zesar (latinez: Germanicus Julius Caesar Claudianus; K.a. 15 - K. o. 19ko urriaren 10) Julio-Klaudiar leinuko jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Haien gurasoak Druso (Livia Drusilaren semea) eta Antonia Minor (Marko Antonioren alaba) izan ziren. Klaudioren anaia zen. Agripinarekin (Augustoren biloba bat) ezkondu zen, eta 9 seme-alaba zituzten. Hiru haurtzaroan hil ziren. Gainerakoak Julia Livila, Drusila, Agripina (Neron enperadorearen ama), Druso Zesar, Neron Zesar (azken bi hauek Tiberiok erahilda) eta Kaligula izan ziren.

Germaniko oso militar ospetsua izan zen. Augustok ere oso atsegin zuen, eta haren oinordekogai izan zen. Nolanahi ere, Tiberio aukeratu zuen azkenean. Soldaduek maite zuten, eta haien buruan kanpaina arrakastatsuak izan zituen Panonian eta Dalmazian. K. o. 12an, kontsul izendatuz zen, bost urte jarraian kuestore izan ondoren.

Augustoren hilotzaren ostean (K. o. 14an), Senatuak Germaniko Germaniako legioen buruan kokatu zuen. Oinordekoa ospe txarreko Tiberio zela jakinda, soldaduak matxinatu ziren, Germaniko hobesten zuten eta. Honek, halere, matxinada deuseztatu zuen. Hurrengo bi urteetan, Rhin ibaitik ekialdeko tribuak menderatu zituen, eta K.a. 9an Teutoburgoko oihaneko guduan galdutako ikurrak berreskuratu zituen. Asia aldean ere Kapadozia eta Komagene erresumen kontrako garaipenak lortu zituen.

K. o. 19an, halere, Germaniko hil zen. Zurrumurruz beterik, iturri batzuen arabera, Siriako gobernariak, Gneo Kalpurnio Pisok, pozoitu zuen. Pisok hil zigorra jaso zuen epaiketan. Suetoniok dioenez, Tiberioren jelosiak bultzatu zuen hilketa hori.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Germaniko Aldatu lotura Wikidatan