Txikipedia:Zumaiako marea errota
Zumaiako Marea Errota Zumaia herrian antzina egon zen errota bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dakigu ziur noiz eraikia izan zen. Zumaia herri izendatu zen 1347. urtean eta ordua dagoeneko bazegoen errota hau. Hala eta guztiz ere zaharragoa dela uste da, izan ere, 1203. urteko hainbat agiritan elizaren ondasunetan marea errota aipatzen da. 1879ko plano batzuetan ikus daiteke errotaren kokapen zehatza eta egitura.
2008an marea errota kokatzen zen lekuan hodi batzuk sartu behar zituztenez, errotaren arrastoak ikusi ziren, eta honi esker ziurtatu zen errotaren kokaleku zehatza, nahiz eta planoei esker ideia bat egina izan. Gaur egungo Amaiako plaza eta Ondartxo plaza urak estaltzen zituen, eta bertatik joaten zen ura errotara. Eliza azpiko plaza ere ibaiak hartzen zuen. Ondorioz, gaur egun, ikusi dezakegu plazaren forma ibaiarentzat egokituta dagoela.
Errotaren Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoak (mareak) gora egitean, errotako eta zubiko ateak ireki egiten ziren, honen presa urez bete zedin, eta hau beteta zegoenean ateak ixten ziren. Ondoren itsasoa beheruntz joatean, ateak berriro irekitzen ziren ura itzuli zedin, eta urak atzeruntz egitean sortutako mugimenduak errotaren gurpilak martxan jartzen zituen, errota lanea hasiz. Marea errota honen bidez urari eta itsaso mareek eragindako indarrari erablera onuragarria ematea lortu zuten. Horregatik, euskal kostaldean oso ohikoak izan ziren marea errotak garai batean.
Zubiaren deskribapena eta aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errotaren presak zubi lanak egiten zituen. Zubiak 2 metro inguru neurtzen zituen zabaleran eta beste ertzean zegoen auzora pasatzeko erabiltzen zen. San Telmo kaleko auzoari Zubi aurre deitzen zitzaion.
Ezaugarri bitxiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marea errotaren jabea, Zumaiako familia garrantzitsuenetariko bat zen, Ganboatar familia, errotaren goikaldean, elizaren aurrekaldean kokatzen den jauregi batean bizi zena, Zumaia jauregian.
Errotaren desagerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai hartan, gaur egun ez bezala, ez zegoen supermerkaturik. Horregatik herri bakoitzak bere politika eta ekonomia propioa izatea eragiten zuen. Horregatik errotak eraikitzen zituzten. Zumaiako errota nagusia hau zen; bai gaitasun eta bai kokalekuagatik. Izan ere, edozein urtarotan funtziona zezakeen, eta leku oso estrategikoan eraiki baizuten. Zumaiaren zentro nagusia, bai ekonomikoki eta bai sozialki ere, errota ingurua zen, eliza eta presa baizituen alboan.
Gaur egun marea errotak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marea errota gehienak desagertu egin diren arren, Bizkaian marea errota bat mantentzea lortu dute, zehazki Urdaibaiko itsasadarrean dagoena.