Txikipedia eztabaida:Gobernuen historia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dut hain garbi ikusten neutraltasunik eza, baina besteen iritziak ere ezagutu nahi nituzke.--Koldo Biguri (eztabaida) 20:21, 5 abendua 2019 (CET)[Erantzun]

Esaldi batzuk, bereziki azken zatian, eztabaidagarriak dira; edonola ere, epaiketa bat ematen dute eta hitz ez neutralak erabili (adibidez, zoritxarrez). - Theklan · Eztabaida · E-maila 20:47, 5 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Bestetik hil kontzeptua bakarrik agertzen da lotuta komunismoari eta faxismoari, baina beste sistema guztiek ere hil dituzte milioika pertsona. Sobietar Batasunean hildako 27 milioi pertsona faxismoaren aurka borrokatzen hil ziren, beraz Stalin defendatu gabe, hori matizatu ezean ezin dugu XX. mendea ulertu. Demokraziaren izenean ere sarraskiak egin dira, eta zer esanik ez kolonialismoaren izenean egin zirenak. Buelta bat eman behar zaiola uste dut. - Theklan · Eztabaida · E-maila 20:54, 5 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Ok. Saiatuko naiz zerbait aldatzen, baina besteen ekarpenak ere ongi etorriak dira.--Koldo Biguri (eztabaida) 21:17, 5 abendua 2019 (CET)[Erantzun]
Ea orain zer iruditzen zaizun. Baina, noski, zeuk ere alda dezakezu.--Koldo Biguri (eztabaida) 21:39, 5 abendua 2019 (CET)[Erantzun]