Txikito Gallarta pilotalekua
Txikito Gallarta pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gallarta |
Koordenatuak | 43°19′N 3°04′W / 43.32°N 3.07°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1973ko ekainaren 12a |
Izenaren jatorria | Arsenio Merodio |
Kontaktua | |
Helbidea | Blasco Ibáñez pasealekua |
Txikito Gallarta pilotalekua Abanto-Zierbenako Gallarta auzoko pilotalekua da, Arsenio Merodio Oliván pilotariaren omenez, Txikito Gallartakoa izena darama. 1973ko ekainaren 13an inauguratu zutenetik[1] hainbat pilota-partidu nagusi jokatu dituzte bertan, final asko tartean. Pilotalekuko goiko solairuan jai-alaia goresten duen mural bat egitea adostu zuten Marcelino Bañales herriko artistarekin. Eraikin honetan kontzertuak eta beste ekitaldiak ere ospatu dituzte.
Gallarta Pelotazale
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974. urtean herriko gazteen artean euskal pilota bere modalitate guztietan sustatzea helburu zuen Gallarta Pelotazale Elkartea sortu zuten. Elkarteko zuzendaritza-batzordeak programak prestatu eta plangintza orokorrak burutzen ditu. Horrela jaio ziren herrian dauden hainbat txapelketa, norgehiagoka profesionalak, eskolarteko torneoak...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |