Txinako demografia


Txinako demografiak berezitasun batzuk ditu munduko herrialderik populatuena izateagatik, alde batetik, eta jaiotza-kontrol politika zorrotza izateagatik bestetik.
Txinako Herri Errepublikak 2020an 1.411.778.724 biztanle zituen.[1] Beraz, munduko herrialderik populatuena da. Txinako Herri Errepublikak bere burua etnianitzatzat du, nahiz eta %91 han etniakoak diren.[1] Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.
Txinako populazioaren gorakada saihesteko ume bakarraren politika jarri zuen martxan. Politika horrek hirietako familiak seme-alaba bakarra izatera derrigortzen ditu; herriguneetakoek, berriz, bi izan ditzakete baldin eta lehena emakumea bada. Sarritan, baina, bigarren haurdunaldian emakume askok abortua egiten dute bigarrena ere emakumea izango dela jakinez gero, izan ere, gizona nahiago dute. ekonomikoki hobea dela uste baitute. Hori dela eta, Txinan 100 emakumeri 199 gizonezko dagozkio jaiotzeetan. Desoreka hori saihesteko, neurriak hartu ditu Txinako gobernuak. Alde batetik, sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte, eta bestetik, diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.
Politika horrek kritika handiak jaso ditu, baina baita txalo ugari ere. NBEk kalkulatu du hala 200.000.000 pertsonatan murriztu dela hazkundea. Presiopean, 2013an ume bakarraren politika eraldatu zen; guraso bat seme edo alaba bakarra bazen, bi seme izan zitekeen. Azkenean, 2015ean, politika hau baliogabetu zen; baina lehen zegoen bi semeko muga mantendu zen.[2]
Gaur egun, berriz, populazioa 10.000.000 biztanle handitzen da urtero, eta hala, 2043an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta kopuru horren inguruan egonkortuko dela.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Ingelesez) Communiqué of the Seventh National Population Census (No. 2). 2021. National Bureau of Statistics of China, stats.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) [https://www.elmundo.es/internacional/2015/10/29/5631febf46163f27348b4645.html «China pone fin a la pol�tica del 'hijo �nico'»] ELMUNDO 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).