Txinako iparraldeko lautada
Txinako iparraldeko lautada | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 36°35′N 117°10′E / 36.58°N 117.16°E36°35′N 117°10′E / 36.58°N 117.16°E |

Txinako iparraldeko lautada tradizionala (txinatar tradizionalean 華北平原; sinplifikatuan 华北平原 ), Txinako ipar-ekialdean kokatua, eskualde geografiko zabala da, Horia eta Huai ibaien sedimentuek osatua, eta 900 metro ere izan ditzake. Ekialdeko Asiako uholde-lautadarik handiena da, eta munduko eremurik populatuenetako bat.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Yan mendiak eta mendebaldean Taihang mendiak ditu muga. Hegoaldean Yangzi ibaiaren ordokiarekin bat egiten du. Ipar-ekialdetik hego-ekialdera, Bohai eta Horia itsasoen ertzeraino iristen da. Ibai Horia lautadatik isurtzen da Bohai itsasoan bukatu arte. Lautadaren ipar-mendebaldeko ertzean Pekin dago, eta bere ipar-ekialdeko kostaldean Tianjin. Lautada gehiena itsas mailatik 50 metro baino gutxiagora dago.[1]
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txinako Herri Errepublika osoan sorghum, artatxiki, arto eta kotoi ekoizpenik handiena duen eremua da. Garia, sesamoa, kakahueteak eta tabakoa ere hazten dira. Dagang-en (Tianjin) eta Shengli-n (Shandong) petrolio eremu garrantzitsuak daude.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Ibai Horia edo Huanghe» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).