Itsaso Horia
Itsaso Horia | |
---|---|
![]() | |
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | Ipar Korea Hego Korea Ipar Korea |
Kontinentea | Ekialdeko Asia |
Koordenatuak | 35°N 123°E / 35°N 123°E35°N 123°E / 35°N 123°E |
Azalera | 417.000 kilometro koadro |
Sakonera | batez bestekoa: 48 metro gehiena: 105 metro |
Itsaso Horia[1] (txineraz: 黄海, pinyin: Huáng Hǎi; koreeraz: 황해) Ozeano Barearen mendebaldeko adarra da, Ekialdeko Txinako itsasoaren iparraldea hartzen duena, Txinaren eta Koreako penintsularen artean.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibai Horiak ematen dion kolorearen aipamena egiten du izenak. Hego Korean Mendebaldeko Itsasoa (koreeraz: 황해) izena ematen zaio.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
417.000 kilometro koadroko eremua du; sakonera txikikoa da, gehienez ere 105 metro. Ibai Horiaren bokalean sortzen den badia erraldoiari Bohai itsasoa izena ematen zaio. Petrolio hobi ugari dago azpian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/4/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).