Txintila
Txintila | |||
---|---|---|---|
636 - 639 ← Sisenando - Tulga → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 606 | ||
Heriotza | Toledo, 639ko abenduaren 20a (32/33 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Txintila[1] (latinez: Chintila, Chintilla, Cintila; c. 606-639/640) Hispaniako 27. errege bisigodoa izan zen, 636 eta 639 edo 640 artean. Oso gutxi ezagutzen da bere erregealdiari buruz, kronikak urriak baitira. Berari buruz ezagutzen den ia guztia Toledoko V. kontzilioa eta Toledoko VI. kontzilioko agirietatik dator. Bere izena Khintíla bezala idatzia ere aurki daiteke.
Aurreko erregea izan zen Sisenando hil zenean, monarkia oso ahuldu eta ezegonkor bat utzi zuen. Txintila nobleziak eta gotzainek izendatu zuten errege bezala 636an. Hala egiten zen zeremonia eta hautaketa, antzinatik eta Toledoko IV. kontzilioaren 75. kanonaren arabera ezarritako ohitura bat jarraituz.
Toledoko V. kontzilioa deitu zuen 636ko ekainean, non, oinarrian, usurpatzaileak eta erregearen aurka matxinatzen zirenak zigor gogorrekin mehatxatu ziren. Are gehiago, erregearen bere seme-alaba eta senideenganako herentzia errespetatzen ez zuten guztiak anatematizatzen ziren. Hemendik ebazten duten historialariren batzuk jada bere erregealdiaren hasieratik Txintila mehatxatua sentitzen zela.
Ondoren, Toledoko VI. kontzilioa deitu zuen 638an. Kontu askori buruz egin ziren legeak, beste batzuen artean, errege bezala aukeratutako pertsona noblea izan beharko zela ezarri zen, eta sekula ez atzerritarra, herri xumekoa edo tonsuratua. Zigor kanonikoak ezarri ziren koroaren aurkako azpijokoentzat, eta erregeak legez eta zuzen lortutako ondasunak tronurako oinordekoak ezingo zituela konfiskatu ere ezarri zen. Katolikoak ez zirenak erresuma barnean bizi ezin zirela zioen lege bat ere onartu zen. Arrazoi honegatik, judu asko behartuta bihurtu ziren katolizismora.
Usurpatzaileekin zegoen etengabeko obsesio honek eta ondorengo erregealdietan Txintilaren garaiko matxinatuei buruz eginiko aipamenek ia ziur bihurtzen dute zenbait matxinadaren existentzia errege honen erregealdian.
Txintila 639 edo 640an hil zen heriotza naturalez, eta bere oinordekoa bere seme Tulga izan zen, oinordeko izendatu zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Sisenando |
Bisigodoen erregea 636-639/640 |
Ondorengoa Tulga |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txintila |