Tulga
Tulga | |||
---|---|---|---|
639 - 642 ← Txintila - Txindasvinto → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 622 | ||
Heriotza | Toledo, 642 (egutegi gregorianoa) (19/20 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Txintila | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Tulga (gotikoz: Tulga; ?-642) Hispaniako bisigodoen 28. erregea izan zen, 639 edo 640 eta 642 artean. Bere aita Txintilaren oinordekoa izan zen.
Bere aita hil ondoren gotzain eta noble biltzar batek errege izendatu zuen, alabaina, oinordekotzaren herentziako izaerak noblezia bisigodoan desadostasuna sortu zuen.
Tulga nahiko inozo eta ahultzat hartzen da. Dirudienez, refugaeek erasoren bat egin zuten, gerra aktibitate nagusiena baskoiengandik etorri zen arren. Edonola ere, matxinada bakar batek ere ez dirudi balizkoa Txindasvintorenaren aurretik, hain erraz erori baitzen, ez dirudiela batere posible aurreko matxinada bat jasan ahal izango zuelarik.
Txindasvintoren matxinada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txindasvinto jada agurea zen, 79 urte ingurukoa, bere matxinada hasi zuenean. Aginte militar edo kargu garrantzitsuren bat izan behar zuen baskoiekin zuen mugan, hauek mendebaldeko Pirinioetan nagusi zirelarik. Koroaren ahuldadea nabarituko zuen eta arriskatzea erabaki zuen (bere adinean ez zuen ezer galtzeko) nobleak (lurjabe godoak) eta "herria" (ziur asko inguruko biztanle godoak) deituz. Bere burua errege izendarazi zuen, gotzainen onarpenik lortu ez zuen arren. Biltzarra Pampalican egin zen, uste denez Pampliega izan daitekeelarik, Burgosetik gertu, eta ez Iruñea.
Gertaera hauen ondoren, historialariak ez dira ados agertzen gertatutakoan, oso ziurrak ez diren iturriez fidatzea esan nahi baitu.
Sigiberto Glembacensen oinarritzen direnek, uste dute, matxinatua, indartsua lortutako babesagatik eta beste noble batzuk batuta, Toledon aurkeztu zela, Tulga tronutik kendu eta tontsuratu egin zuela, 642ko apirilak 16 inguruan, kontzilioetako kanonen arabera errege izateko baliogabetuz. Hortik aurrera Tulgarekin zer gertatu zen ez da ezagutzen, denbora batez monasterio baten fraide bezala egon zen arren.
Monasterioan sartu aurretik, ezkondu egin zen eta seme-alabak izan zituen.
- Giszila, Razeseko Kondea zen Bera II.arekin ezkondua, nortzuk alaba bat izan zuten.
- Ariberga, ezkondua eta Egikaren ama
- Wamba
Baina, San Ildefonson oinarrituz, egoera ezberdina da. Txindasvintoren matxinadak nolabaiteko babesa izan zuen noblezian, baina kleroaren onarpenik ez zuenez, ez zuen arrakastarik izan. Tulgak tronua mantendu zuen eta Txindasvinto matxinatutzat hartua izan zen, erregearen heriotz egokiaren ondorioz, gaixotasun baten ondorioz, erregegaia handikiek eta kleroak onartua izatea ahalbidetu zuen arte.
Aurrekoa Txintila |
Bisigodoen erregea 639/640-642 |
Ondorengoa Txindasvinto |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tulga |