Txontal
Itxura
Txontal | |
---|---|
Txontalen aldare tipikoa | |
Biztanleak guztira | |
60.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
![]() | |
Hizkuntza | |
Tabascoko txontalera, gaztelania. | |
Erlijioa | |
Katolizismoa eta maien erlijioa. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Txoleak eta beste maiak |
Txontal (gaztelaniaz: chontal; izena nahuatlerazko chontalli hitzetik dator, "atzerritar" esan nahi duena[1]) Mexikoko hego-ekialdeko izen bereko indiar herriko kidea da. Hizkuntza maia-kitxe hizkuntza familiakoa dute. Antzina Tabasco inguruan bizi ziren; gaur egun Grijalva eta Usumacinta ibaien bokalean bizi dira, giro hezea duten ordokietan. Artoa, kafea, azukre-kanabera, arroza eta barazkiak lantzen dituzte eta hegaztiak eta zerriak hazten. Katolikoak dira, santuak gurtzen dituzte eta ospakizun handiak egiten dituzte haien omenez. Gaur egun 25.000 biztanle inguru dira (1982).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-10-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Flores López, José Manuel. (2006). Chontales de Tabasco. Comisión Nacional para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas ISBN 970-753-050-2. OCLC .71836728.