U-bit
Mekanika kuantikoan, u-bit edo ubita uhin-funtzioak birformulatzeko proposatutako entitate teoriko bat da, zeinean zenbaki konplexuen ordez, bakarrik zenbaki errealak erabiltzen diren.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertaera kuantiko jakin bat jazotzeko probabilitate erreala jakiteko, ohiko kalkuluetan zenbaki konplexuz osatutako multzo bati berbiduraren antzeko operazio matematiko bat egin behar da. Baina zenbaki konplexuekin aritzeak minus baten erro karratua erabiltzea dakar, zenbaki irudikaria deritzona eta zenbaki errealek ez bezala objektu errealak zenbatzeko eta deskribatzeko balio ez duena. Gainera, konputatutako emaitzak nahitaez zenbaki erreala izan behar duenez, konputatzean informazioa galtzen da.[2]
Berekin minus baten erro karratua erabiltzea ez dakarren formulazio alternatibo baten bila diharduten zenbait ikerlarik. Williams Collegeko Bill Wootters eta haren lankideek era horretako eredu bat garatu dute. Eredu horrek uhin kuantiko guztiekin kuantikoki korapilatutako entitate unibertsal bat, u-bit deritzona, egotea eskatzen du.[3]
U-bita matematikoki plano bidimentsional erreal batean biratzen duen bektore bat bezala irudika badaitekeen ere, ez du irudikapen fisikorik mundu errealean.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aleksandrova, Antoniya; Borish, Victoria; Wootters, William K.. (2013ko maiatzaren 7a). «Real-vector-space quantum theory with a universal quantum bit» Physical Review A doi: . Bibcode: 2013PhRvA..87e2106A..
- ↑ The Ubit Model In Real-Vector-Space Quantum Theory. 2012 (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 13).
- ↑ a b (Ingelesez) Chalmers, Matthew. (2014ko urtarrilaren 25a). «From i to u: Searching for the quantum master bit» New Scientist: 32–35. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 13a).