ULMA Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
ULMA Taldea
ULMA Group logo.jpg
Datuak
Mota negozioa
Herrialdea Espainia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak 5.500
Agintea
Egoitza Oñati
Legezko forma Kooperatiba
Historia
Sorrera 1961
ulma.com

ULMA Taldea 9 negozio unitate estrategikoetan lan egiten duten 9 elkarte kooperatibok osatzen dute: ULMA Architectural Solutions, ULMA Agrícola, ULMA Manutentzio Zerbitzuak, ULMA Construction, ULMA Conveyor Componets, ULMA Handling Systems, ULMA Packaging,ULMA Advanced Forged Solutions eta ULMA Embedded Solutions.

Gaur egun, mundu osoko 81 herrialdetan dago eta Espainiako iparraldeko enpresa talde handienetakoa da. 1961tik darama merkatuan eta Mondragon Dibisio Industrialaren parte da[1][2] .

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ULMA Bartzelonako erakustazokan, 1963an

1957an sortu zen gero ULMA Taldea bilakatu zena. Urte horretan, mekanikari gisa lan egiten zuten zenbait gaztek inguruko txokolatearen industriari zerbitzu emateko tailerra sortu zuten. Sei ziren guztira: Pedro Ugarte, Isidro Mendiola, Ignacio Maiztegi, Julian Ayastuy, eta Esteban eta Julian Lizarralde anaiak. 1961. urteko irailaren 8an, haien lehen kooperatiba sortu zutenean abizenetako lehen letrak erabili zituzten eta horrela sortu zuten Cooperativa Industrial Talleres ULMA S.C.I. Enpresa sortu baino lehen hainbat aldiz bildu ziren Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasateko apaizarekin, gaur egun Mondragon Korporazioa deitzen den enpresa taldearen sortzailearekin. Hasieran, enpresaren jarduna txokolate bilgarriak egiteko makinak sortzea izan zen (alor horretan jarraitzen du gaur egun ‘ULMA Packaging’ kooperatibak), baina laster hasi zen beste sektore batzuetan ere lanean, eraikuntzan, esate baterako. 1963. urtean, kooperatibaren arduradunek Espainiako Estatura heltzen zen lehenbiziko aldamio prefabrikatua patentatu zuten, JJEIP izenarekin.

Bitartean eta eskualde berean, Forjas de Zubillaga enpresako lau langilek sarrailagintzarako eta osagarrietarako tailer bat zabaltzea erabaki zuten. Pedro Guridi, Sebastian Ayastui, Ramon Irizar, Sabino Telleria eta Juan Urcelayk balkoiak eta ate metalikoak egiten zituzten, baita bestelako produktuak ere, forjatzearen eta estanpatzearen arlokoak.

1962an, haiek ere kooperatiba bat sortzea erabaki zuten. Horretarako ULMAko langileen metodo berbera jarraitu zuten eta abizenen lehen letra batuta Gaitu S.C.I. sortu zuten. 1967an, ostera, izena aldatu zioten eta Enara deitzea erabaki zuten. Hurrengo urteetan, Enararen hazkundea bridak fabrikatzeari lotuta egon zen.

Haizearen orratzaren eraikuntza

ULMA eta Enararen arteko lehenbiziko hurbilketa 1983an gertatu zen. Denborarekin ULMA Taldea deituko zena Oñalan deitzen zenean, 1987an, hirugarren kooperatiba bat integratu zuen, Oinakar izenekoa. 1983an sortu zen eta orga jasotzaileak egiten zituen. 1989an hiru kooperatiba horiek osatutako taldeak gaur egun daukan izena hartu zuen eta ULMA Taldea deitu izan da ordutik.

1989. urtearen bukaeran, taldeak 678 langile zituen eta 8.323 milioi pezetako negozio bolumena[3][4][5].

ULMA Taldearen sendotzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90eko hamarkadan, negozio guztiek erabaki zuten irudi korporatibo berria eta bakarra edukitzea. Horretarako, 1990. eta 1991. urteetan, ULMA S. Coop. kooperatibak ULMA C y E, S. Coop. izena hartu zuen. Gainerako negozioek ULMA izena gehitu zioten beren izenari. 1996an, ULMA Hormigon Polimero eratu zen (gaur egun ULMA Architectural Solutions). 1992an, Oinakar ULMA Manutención S. Coop. izatera igaro zen eta Enara, berriz, ULMA Forja S. Coop. izatera (gero ULMA Piping eta gaur egun ULMA Advanced Forged Solutions). 1994an, ULMA MANUTENCION kooperatibatik bi negozio sortu ziren: Orga Jasotzaileak (gaur egun ULMA Manutentzio Zerbitzuak) eta Sistemak (gaur egun ULMA Handling Systems). 2008an, ULMA Conveyor Components gehitu zen Taldean, zeina Rochman kooperatibatik baitzetorren, 2019an, ULMA Embedded Solutions kontsolidatu da.[6].

Egoera Mondragon Korporazioaren barruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an, kooperatiba talde propioa edukitzeko erabakiaren ondorioz, ULMAk erabaki zuen Mondragon Korporazioaren antolaketa egituran ez sartzea (orduko MCC). 2002an, halere, ULMAko bazkideek onartu zuten Mondragonren Industri Dibisioan sartzea, eta gaur egun Dibisio horretako kide da oraindik ere.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ULMA Taldeak Oñatin duen lantegi bat

2015ean, ULMA Taldeak 4.396 langile zituen eta 716,4 milioiko negozio bolumena. 1999. hamarkadan hasi zen nazioartekotzen eta gaur egun 80 bat herrialdeetan dago eta bere salmeneten %80 inguru nazioartekoak dira. Taldeko negozio guztiek kudeaketa estrategiak eta politika orokorrak konpartitzen dituzten arren, bakoitzak bere produktuak disenaitzen, alokatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Nagusiki, honako hauek:

  • ULMA Agrícola: Negutegiak eta abeltzaintzarako edo nekazaritzarako estalkiak.
  • ULMA Manutentzio Zerbitzuak: Orga jasotzaileak.
    • ULMA Inoxtruck(ULMA Carretillas Elevadoras kooperatibaren parte da): produkzio sala zurietan garraio eta manipulazio lanak egiteko soluzio higienizagarriak.
  • ULMA Construction: Eraikuntzarako produktuak, tartean, enkofratuak, aldamioak, sistema igokariak eta apeo sistemak, obra zibila egiteko, eraikinak zaharberritzeko eta era guztietako eraikinak egiteko.
  • ULMA Conveyor Components: Arrabolak, euskarriak, danborrak, girlandak… zamak garraiatzeko osagarriak.
  • ULMA Handling Systems: Biltegiratze eta eskaera sistema logistiko automatizatuak.
  • ULMA Hormigón Polímero (orain ULMA Architectural Solutions): Arkitektura eta ingenieritza alorretarako produktu eta sistema prefabrikatuak.
  • ULMA Packaging: Packaging alorreko ekipoak, sistemak eta zerbitzuak.
  • ULMA Advanced Forged Solutions: Hodiak, bridak eta fitting-ak egiteko osagarri forjatuak fabrikatzen eta banatzen ditu, petrolearen eta gasaren industrietarako zein industria petrokimikorako edota energiaren alorreko industrientzako.
  • ULMA Embedded Solutions: ULMA Embedded Solutionsek aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu produktu elektronikoaren bizi-ziklo osan zehar.

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Negutegiak desertuan, Ekialde Erdia, ULMA Agrícola: Hortuariak landatzeko ia bi hektarea, muturreko baldintza klimatikoetan, ia urik gabe eta tenperatura handietan.
  • Hudson Yards etxe-orratzak, New York, ULMA Construction: Etxe-orratzen gunearen ejekuzioa, C Dorrearen 4 igogailuen zuloetan. Manhattan-en 1990 eta 2000. urteen artean egin den urbanismo arloko proiekturik garrantzitsuenean. ATR sistema auto-igokaria erabilita, MK egiturekin eta modulu bidezko Megaform enkofratzearekin.
  • Drainatzeko kanalak Poloniako estadio handienean, ULMA Architectural Solutions: Drainatzeko 300 metro lineal baino gehiago, sarreretan eta aparkalekuan, Poloniako estadiorik handienean, Krakow Arenan.
  • Talarako findegiaren zaharberritzea, Peru, ULMA Piping: Egunean 65.000 upel egitetik 95.000 upel egitera pasako den findegirako bridak diseinatzea eta instalatzea.
  • Indiako Gangavaram porturako lanak, ULMA Conveyor Components: Arrabolak, euskarriak eta danborrak burdina eta ikatza mugitzeko sortutako portuaren terminal berrian.
  • ULMA Orga Jasotzaileen SAT on line berria: Salmenta osteko zerbitzuak estandarizatzeko eta optimizatzeko aukera ematen duen sistema bat, informazioa denbora errealean ematen duena.
  • Produktu medikuak esterilizatzeko zulatutako flow pack bilgarriak, ULMA Packaging: Bilgarri honi esker, laser bidez zulatutako paper gutxiago behar da esterilizazio lanetan.
  • Oihalgintzaren sektorerako automatizazio sistema logistikoa, Brandili (Brasil) eta Indutop (Uruguai) etxeentzat: Biltegiratze automatikoa egiteko eta eskariak prestatzeko sistema berritzaileak, munduan lehenak.
  • Eroskiren plataforma logistikoa, Elorrio, ULMA Handling Systems: EROSKIk Elorrion duen plataforma logistikoak banaketa enpresa honek bere iparraldeko zonaldean sortzen duen trafikoaren % 50a eta pisuaren % 70 automatizatzen ditu. Europa osoan botillen logistika automatizatzea lorten duen lehen plataforma logistikoa da
  • FPGA diseinua ESA-ko Galileo EGNOS RIMS lurreko estazio nagusirako.[7][8][9][10][11][12][13].

ULMAren zenbait agiri eta kalifikazio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, ULMA Forjaren negozioak Lloyd’s Register Quality Assurance erakundearen homologazioa lortu zuen, ISO 9002 ziurtagiriarekin.

1994an, ULMA Construction kooperatibak AENOR erakundearen ISO 9001 agiria lortu zuen.

2000. urtean, ULMA Pipping negozioak ingurumenaren arloko ISO 14001 agiria lortu zuen. Horrez gain, 2010an OSHAS 18.001 ziurtagiria lortu zuen.

2001, ULMA Packaging-ek ISO 14.001 ingurumen arloko agiria lortu zuen eta 2002an Enpresa Arloko Bikaintasunari ematen zaion Zilarrezko Q agiria ere bai.

2003an, ULMA Orga Jasotzaileak enpresak AENOR erakundearen Errejistro Agiria lortu zuen, honako jarduera honetarako: “Orga Jasotzaile Berriak Muntatzeko eta Merkaturatzeko”. Horrenbestez, jarduera hori UNE-EN 9001:2000 Kalitate Sistemarekin bat zetorrela egiaztatu zuen.

2005ean, ULMA Construction-ek Enpresen Nazioartekotzearen Saria lortu zuen, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik.

2008an, ULMA Agrícola-k ISO-9001/2008 agiria lortu zuen, babestutako uztentzako egiturak diseinatzeko, fabrikatzeko eta muntatzeko.

2014an, ISO eta API erakundeek ziurtatu egin zituzten ULMA Piping-ek merkaturatzen dituen briden diseinua eta kalkulua[14][15][16][17][18][19].

Gizarte erantzukizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ULMA Taldean Gizarte Erantzukizunak bazkideentzako ekimenak sustatzen ditu baina baita gizarteri begirakoak ere, kirolaren, kulturaren edo gizartekintzaren arloan. Bigarren dimentsio horren lanetako asko Ulma Fundazioaren bidez egiten dira. Fundazioa 2010ean sortu zen, gizarte arloko lana bultzatzeko[20][21][22][23][24][25].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]