Ubik (liburutegia)

Koordenatuak: 43°18′59″N 1°58′33″W / 43.31645603°N 1.97578356°W / 43.31645603; -1.97578356
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Tabakalerako liburutegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ubik».
Ubik, sorkuntza liburutegia
Ubik, Tabakalerako eraikinaren barruan.
Ubik, Tabakalerako eraikinaren barruan.
Datuak
KokapenaDonostia
Sortze-data2016ko martxoaren 18a (8 urte)
Bilduma18.421
ZuzendariaArantza Mariskal
Webguneahttps://www.tabakalera.eu/eu/sorkuntza-liburutegia

Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia, Tabakalera kultura gune garaikidean dagoen liburutegia da.

Arte eta pentsamendu garaikidea oinarri hartuta, XXI. mende hasierako beharrei erantzuteko asmoz abian jarri da liburutegi hau. Elkar gurutzatzen diren hiru ardatzetan garatzen da: ikasi, sortu eta gozatu. [1]Oinarrizkoak diren edozein liburutegiko zerbitzuez gain, ikaskuntza eta sorkuntza gaitasuna sustatu nahi ditu, gai hauek inguruan batez ere: pentsamendu garaikidea, arteak, teknologia, ikus-entzunezkoa eta soinua, eta bideo-jokoak.

Ezagutza partekatua, elkarlana eta elkarrekin sortzea Ubiken printzipioetan dago.[2]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubik liburutegiko egongela

Tabakalerako Ubik liburutegiaren bildumak bi iturri nagusietatik jasotako edukiak kudeatzen ditu: jatorri ezberdinetatik eskuratutako dokumentuak (erosketa, trukea, depositoa…) eta Tabakalerak berak 2005 urtetik gaur egun arte programatutako ekintzen informazioa eta hauen dokumentatze lanaren ondorioz bildutako edukiak.

Katalogoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubik liburutegiko katalogoak 18.421 dokumentuen erreferentziak jasotzen ditu (2016ko uztailean). Hauetatik 322 aldizkariak, 27 baliabide elektronikoak, 115 bideo-jokoak, 3361 ikus-entzunezkoak, 58 jolasak, 14.398 liburuak, 179 liburuxkak eta 61 soinu dokumentuak dira.

Katalogoa osatzeko bereziki bi iturri edo bilduma jasotzen ditu: alde batetik Tabakalerak berak eskuratutako dokumentuak, bere eduki programari lotutakoak bereziki, eta bestalde, Artelekuko mediatekaren edukiak. Katalogoko erreferentzia bibliografikoek interneten dagoen informaziora loturak dituzte, eta eduki osoa kontsultatzeko aukera, beti ere lizentzien arabera.

Katalogoko bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalogoko edukiak "Bildumen" arabera antolatzen dira.

Bilduma hauen helburua, katalogoaren eduki multzo osoan ezik, jendeak izan dezaken interes konkretuetan zentratuta, bilaketak egin eta bertan nabigatzeko aukera ematen du. Egun, bilduma edo multzo hauek antolatuta daude:

  • Bideo-jokoak
  • Esperimentala
  • Haurrentzako
  • Telesailak
  • Aldizkariak
  • Komikiak
  • Zinemaldiak

Zerbitzuak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubikekeko platoa
  • Maileguak
  • Erreserbak
  • Ikerketa Laguntza
  • Egongela
  • Pantaila Esperimentala
  • Ubikeko Platoa
  • Autoedizioaren Txokoa
  • Soinuaren Txokoa
  • Bideo-jokoen Txokoa
  • Teknologiaren Txokoa
  • Asistentzia Teknikoa
  • Oraculum

Baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makusi: Tabakalerako artxiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabakalerak 2005 ez geroztik programa eta ekintza ezberdinak antolatu ditu. Programa guzti hori aurrera begira, gertatutakoa hobeto ezagutu eta erakutsi ahal izateko, era batean edo bestean dokumentatu da. Ekintza baten inguruko informazioa guzti hori, eta ekintza horrek sortutako dokumentazio guztia Makusi izeneko datu baseak kudeatzen du.

Datu base hau egunez egun elikatzen da eta helburua herritarren eskura informazio eta eduki guztiak jartzea da.

Makusiren datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabakalera eta haren inguruan egindako 342 jardueretako informazioa dago. Hauen artean ditugu, kultur proiektuari dagozkionak, tabako fabrika hustu zeneko dokumentazioa eta bertan egindako erakusketa eta interbentzio ezberdinak, arkitektura lehiaketarekin erlazionatutako informazioa eta 2005tik aurrera burututako programari dagokiona. Jarduera eta ekitaldi hauek 4.023 dokumentu ezberdin sortu dituzte.

Dokumentu hauen (ikus-entzunezkoak, elkarrizketak, soinu artxiboak, argazkiak, irudiak…) %90 CC-BY-SA lizentzian daude.

Gai hauek harremanetan dagoen informazioa jaso da batez ere: Tabakalera eraikinaren zaharberritze arkitetonikoaren inguruko dokumentazioa; EIECINE (Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa/ Encuentro Internacional de Escuelas de Cine), Zinemaldia eta DSS2016rekin elkarlanean Tabakalerak aurrera ematen duen ekimenaren informazio eta dokumentazio guztia.

Makusi aukeraketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artxibategiko dokumentazioa lau multzo tematikoetan antolatua dago:

  • Sortzaileekin elkarrizketak.
  • Tabakalera (Donostiako Tabako fabrikaren).
  • EIECINE ekitaldiak.
  • LABO ekitaldiak.


Minimap[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minimap, Euskal Herrian sortutako bideo-jokoen mapa, Tabakaleratik bultzatu eta elkarlanean garatutako proiektua da. Honen bidez, Euskal Herrian sortutako bideo-jokoak bildu, sarbidea eman eta ikusteko aukera izatea da helburua. Minimap egitasmoak mota guztietako bideo-jokoak biltzen ditu: ezagunak, komertzialak, independenteak, artistikoak… era honetan sortzaile guztiak, bai amateur-ak nola profesionalak, beraien lanak gehitzeko aukera dute, guztien gozamen izan daitezen.

Minimap-aren bidez bideo-jokoen informazioa kontsultatu daiteke eta, sortzaileek aukera hori ematen duten kasuetan, jolastu baita ere.

Load"": euskal bideo-jokoaren historia (1985-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal bideo-jokoen historiako hainbat mugarritatik abiatuta, proiektu honetan, bideo-jokoen garapenari buruzko giltzak eman dira arloko profesionalek osatutako argitalpenean. Euskadin sortutako bideo-jokoen mapaketa osatu duen proiektua da, Julen Zaballak koordinatua.

Tabakaleraren ekimenez,  LOAD “”: Euskal bideo-jokoen historia (1985-2009) argitalpenak Euskal Herrian jolaserako softwarearen hastapenak ikertu, gogora ekarri eta bere lehen bi hamarkadetan izan duen bilakaera islatzen ditu. Helburua betetzeko, historiaren protagonista nagusiekin elkarrizketatu eta testuinguru historikoa aintzat hartuz narrazioa egituratu da.

Errefentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sorkuntza liburutegia. (Noiz kontsultatua: 2016-7-2).
  2. Sorkuntza liburutegia. (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  3. Zerbitzuak Zerbitzuak Ubiken webgunean

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


43°18′59″N 1°58′33″W / 43.31645603°N 1.97578356°W / 43.31645603; -1.97578356