Ucayali (ibaia)
Ucayali Ucayali (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.460 km |
Zabalera | 400 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°27′10″S 73°26′55″W / 4.4528°S 73.4486°W |
Estatu burujabe | Peru |
Peruko eskualdea | Loreto departamendua |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 375.000 km² |
Arro hidrografikoa | Amazonasen arroa |
Ur-emaria | 12.600 m³/s |
Bokalea () | Amazonas |
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ucayali».
Ucayali Peruko ibairik garrantzitsuenetako bat da, Marañon ibaiaren iturrietako bat, eta, beraz, baita Amazonas ibaiaren ibilgu nagusiko zati ere. Ucayali ibaia Peruko Andeen ekialdeko zatitik igarotzen da, herrialdearen erdialdean. 1.771 kilometroko luzera du, baina bere urruneneko iturriak kontutan hartuz gero (Ene ibaia, Tambo ibaia eta Apurimac ibaia) 2.801 kilometroko luzerara iristen da.
Ibaiak Ucayali departamenduari izena ematen dio.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ucayali ibaia Ucayali departamenduan jaiotzen da, Tambo ibaia (159 kilometro) eta Urubamba ibaiaren (862 kilometro) arteko elkargunean, Peruko andeen ekialdeko zatian. Malda leunean herrialdearen iparraldera doa Marañon ibaiarekin elkartu arte, biek, nominalki, Amazonas ibaia sortzen dutelarik.
Ucayali, gaur egun, Amazonas ibaiaren buru nagusitzat hartzen da. 1.771 kilometroko luzera du, horietatik %80a hiru mila tonarainoko itsasontzientzat nabigagarriak direlarik, baina bere iturriak kontutan hartuta, 2801 kilometroko luzera du, Nevado Mismin bere iturria duen Apurimacetik Ucayali eta Marañon elkartzen diren tokiraino.
- Apurimac ibaia: 690 kilometro
- Ene ibaia: 180,6 kilometro
- Tambo ibaia: 158,5 kilometro
- Ucayali ibaia: 1.771 kilometro Tambo eta Urubambaren arteko elkargunetik Ucayali eta Marañonen arteko elkarguneraino.
Ibaiadarrik garrantzitsuenak Cohenga, Tahuania, Sheshea, Tamaya (310 kilometro), Tapiche (448 kilometro), Pachitea (393 kilometro) eta Aguaytía (379 kilometro) ibaiak dira.
Bere porturik garrantzitsuenak Puerto Atalayan, hain zuzen ere jaiotzen den tokian (Tambo eta Urubamba ibaien arteko elkargunean, 2005ean 10.000 biztanle baino gehiago zituena), Pucallpan (Ucayali departamenduaren eta departamendu honetako Coronel Portillo probintziaren hiriburua dena, 2007an 150.000 biztanle inguru zituena), Contamana (17.000 biztanle) eta Requenan, Tapicheren itsasoratzean daude.
Korrontea 5-6 kilometro orduko abiadan doa eta beti topa daiteke 20-50 metro bitarteko zabalera eta 1,5 metroko gutxienezko sakonera duen kanalen bat. Bost pasabide nahiko txar daude, zuhaitz eta zurezko baltsen metaketaren ondorioz. Batzuetan arroka handiak erortzen dira mendietatik eta ibilguan geratzen dira, zurrunbilo handiak eratuz. Bere zabalera 400 eta 1.200 metro bitartean aldatzen da uharte kopuru handiaren ondorioz.
Ucayali ibaian Amazonaseko izurdea, igaraba erraldoia eta Amazonaseko manatia ikus daitezke, Pacaya Samiria Erreserba Nazionalaren zatian (20.800 kilometro karratu) askoz ugariagoak direnak. 1982tik babestutako gune zabal bat da, Nautatik uretan gora, Amazonia uholdegarri batetik gora (varzea bezala ezagutzen den ekosistema), Hegoamerikako zabalena dena eta horren ondorioz 1986an RAMSAR toki izendatua izan zena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ucayali ibaia lehenik San Miguel deitua izan zen, eta, jarraian, Ucayali, Ucayare, Poro, Apu-Poro, Cocama eta Cuscocoko ibaia. Peruk Ucayali eskualdearen errekonozimendurako oso garestiak eta trebeki eginak izan ziren espedizio ugari egin zituen. Horietako batek, 1867an egina izan zena, Limatik 380 kilometrora zegoen toki batera iristea lortu zuela esan zuen, eta Napo izeneko bapore txikiak korronte boritzak gaindituz Pachitea ibaiarekin duen elkargunetik 124 kilometro ibaian gora iristea lortu zuela, Tambo ibairaino, Ucayali eta Amazonasen arteko elkargunetik 1.240 kilometrora. Napo baporeak, ondoren Urubambaren adarra nabigatzea lortu zuen Tamborekin duen elkargunetik 56 kilometro ibaian gora, Cuscotik 320 kilometro iparraldera dagoen puntu bateraino.
Urubambaren gainontzeko zatia, Bosquetek 1806an eta Castelnauk 1846an erakutsi zuten bezala, urjauziz, arrezifez eta nabigaziorako beste oztopo ugariz betea zegoen. Torresek, Ucayali Goiena peruar gobernuarentzat esploratu zuena, 299 kilometroko luzera eman zuen, Pachitea itsasoratzen den tokitik Tambo eta Urubamba ibaien elkarguneraino.