Edukira joan

Udaberri kantoi-hautsia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udaberri kantoi-hautsia
Jatorria
Ezaugarriak

Udaberri kantoi-hautsia (gaztelaniaz: Primavera con una esquina rota) Mario Benedetti idazle uruguaiarrak 1986an plazaratutako eleberria da. Hau da bere eleberri ezagunetariko bat. 1987an Amnistia Internazionala erakundeak, Bruselan, Golden Flame Prizek liburu horregatik eman zioten. Idazlearen erbestean idatzitako liburua da.

Eleberria Uruguain kokatzen da, 1973ko estatu-kolpearen ondorengo diktadura militarraren garaian, eta elementu autobiografikoz beteta dago. Protagonista, Santiago, kartzelan dago, eta haren familia, berriz, Mexikon erbesteratuta.

Eleberrian bost pertsonaia nagusiek beren esperientzien berri ematen dute, beren kezkak, beldurrak eta gogoak azalduz elkarri ezagutuko ditugu. Norberak bere ikuspuntua, bere tonu eta estilo berezia erabiliz, beren bizitza erakutsiko digu. Gai asko jorratuko dituzte: injustizia, zapalkuntza, borroka, militantzia, espetxealdia, tortura, maitasuna, fideltasuna, traizioa... Hitz hauek behin eta berriro agertuko dira pertsonaien ahotan. Tonua, dena dela, aldatzen joango da: orain tonu serio nahiz poetikoan kontatuak, orain umore, ironia edo sarkasmo handiz azalduak, beti ere Benedettik berezko duen humanismo eta samurtasunaz zipriztinduak. Nolabait, eleberri honek erbestezko negu luze baten ondorengo udaberriaren etorrera ospatzen du, baina udaberri horrek hautsia du kantoi bat, hortik izenburua, eta pertsonaiek bertan islatzen den errealitate berrira egokitzen ikasi beharko dute.[1]

Pertsonaia nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela aurkeztu ditu Aiora Jakak:[2]

  • Santiagok emazteari edo aitari idazten dizkion eskutitzen bidez adierazten ditu bere sufrimendu, gogoeta, itxaropen eta ametsak;
  • Graciela, berriz, elkarrizketa bidez nahiz hirugarren pertsonan kontatutako narrazioen bidez deskribatzen zaigu;
  • Beatriz, haurra, bederatzi bat urteko neskatila, helduen munduko kontzeptuak bere haur-ikuspegitik ulertzen saiatzen da barne-gogoeta samur bezain barregarrien bidez;
  • don Rafaelek eguneroko moduko batean kontatzen ditu bere kezka eta arrangurak;
  • Rolando, azkenik, lehenengo nahiz hirugarren pertsonan idatzitako kapituluen bidez ezagutzen dugu.

Euskarazko bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena Aiora Jakak egin zuen eta Literatura Unibertsala bilduman plazaratu zen 2018an.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]