Udako eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Udako eskola, oporrak aprobetxatuz udan irakasleen hobekuntzarako egiten diren ikastaroen multzoa da.

Kataluniako Printzerrian, Eladi Homs-ek AEBn nola funtzionatzen zuten ikusi ondoren, 1914an sartu zituen udako eskolak, eta Bartzelonako Diputazioak eta Kataluniako Mankomunitateak antolatu zituzten.

1924 eta 1929 artean ez ziren egin arrazoi politikoengatik, Primo de Riveraren diktadura erregimenaren ondorioz.

1930ean berrezarri ziren Bartzelonako Diputazioaren ekimenez eta Kataluniako Generalitateak antolatu zituen 1931tik aurrera. Bigarren aldi hori 1935era arte luzatu zen, urte horretatik aurrera Espainiako azken Gerra Zibilaren ondorioz gelditu baitziren.

Frankismoan ez zen berriro udako eskoletaz hitz egin 1966ra arte, urte hartan Rosa Sensat Irakasle Elkarteak berreskuratu zituen 1968tik aurrera Kataluniako beste herrialdeetara eta geroago Espainiako estatu osora zabaldu zen tradizioa.

Garai guztietan, udako eskolak berrikuntza pedagogikoaren termometroa izan dira eta eskola herriko errealitate soziokultural eta soziolinguistikoarekin lotzeko ahalegina egin dute.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Monés i Pujol-Busquets, Jordi: Diccionari abreujat d'educació. Col·lecció Guix, núm. 10. Graó Editorial, Barcelona. ISBN 84-85729-43-9, plana 37.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]