Edukira joan

Ugandako martiriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Karlos Lwanga eta lagunak

Ugandako martiriak[1] 22 katoliko eta 23 anglikano kristau talde bat dira Bugandako erreinu historikoan (gaur egun Uganda), 1885eko urtarrilaren 31tik 1887ko urtarrilaren 27ra bitartean Mwanga II.a erregearen aginduz exekutatu zituztenak[2].

Martiri katolikoen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an, Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zituen, eta 1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zituen. Jaieguna ekainaren 3an ospatzen da[3].

Geroko garai bateko Ugandako bi martiri ere izan ziren, 1918an Paimolen hil eta 2002an dohatsu bilakatu zirenak: Daudi Okelo eta Jildo Irwa[4].

Martiri anglikanoen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako Elizan, 23 martiri santutzat hartzen dira[5].

Ugandako Martirien Basilika 1968an eraiki zen Namugongon. 1980ko hamarkadaz geroztik erromeria handien leku bihurtu da[6].

1993an, Ugandako Apezpiku Konferentziak unibertsitate bat sortu zuen Ugandako martirien omenez[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Taldeak eta beren esan-naia» Argia 1927/10/30.
  2. (Ingelesez) «Martyrs of Uganda» Encyclopædia Britannica.
  3. (Ingelesez) «St. Charles Lwanga and Companions, Martyrs of Uganda» Catholic News Agency jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020/06/10).
  4. (Ingelesez) «Daudi Okelo (1902 ca.-1918) and Jildo Irwa (1906 ca.-1918)» Vatican.
  5. (Ingelesez) «The Calendar» The Church of England.
  6. (Ingelesez) «Remembering the Ugandan martyrs» Vatican Radio.
  7. (Ingelesez) «Historical Background» Uganda Martyrs University 2015/11/19.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]