Matias Mulumba
Matias Mulumba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1836 |
Heriotza | Kampala Hill (en) , 1886ko maiatzaren 30a (49/50 urte) |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Ekainaren 3 | |
San Matias Mulumba[1] (Busoga[2], 1836 — Kampala, 1886ko maiatzaren 30a) katolizismora konbertitu zen ugandarra izan zen, Ugandako martirietako bat.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lugave leinukoa izan zen. Hasieran sinesmen paganoak aldarrikatzen zituen, gero musulman bihurtu zen[2] eta hainbat emazte izan zituen (haien artean, Bwamunnyondo Taakulaba, Tibajjukira eta Kikuwambazza edo Kikuwa). Azkenean, misiolariek eraginda, 1882ko maiatzaren 28ko Mendekoste igandean bataiatu egin zen eta eta emazte guziekin banatu zen, azkena izan ezik[3]. Epaile eta barrutiko gobernadore izan zen[4]. 1886ko maiatzaren 27an exekutatu zuten. Besoak eta hankak moztu zizkioten eta kanaberara bota zuten, non hil zen zauriengatik[3].
Kanonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zuen. Jaieguna ekainaren 3an ospatzen da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. , 14 or..
- ↑ a b c (Ingelesez) «Saint Matyia Mulumba» Catholic Saints jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007/04/30).
- ↑ a b (Ingelesez) «St. Mattias Mulumba Kalemba» Munyonyo Martyrs' Shrine.
- ↑ (Polonieraz) «3 czerwca. Święci Karol Lwanga i jego Towarzysze, męczennicy» Internetowa Liturgia Godzin.