Ulsterko Boluntarioen Indarra
Itxura
| Ulsterko Boluntarioen Indarra | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | Paramilitarra |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Ideologia | Ulstergo loialismoa |
| Historia | |
| Sorrera | 1966ko maiatza |
| Ondorengoak | Loyalist Retaliation and Defence Group (en) |
Ulsterko Boluntarioen Indarra (ingelesez: Ulster Volunteer Force - UVF) Ipar Irlandako talde armatu loialista bat da. 1966an sortu zen 1912an sortutako UVFren izena hartuz.
2007ko maiatzaren 3an borroka armatua uzten zuela adierazi zuen agiri baten bidez[1].
Gertuko erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ulstergo Boluntarioen Indarrak ondorengo erakundeekin harreman estua du:
- Esku Gorriaren Komandoak (Red Hand Commandos - RHC) 1972an sortutako talde armatua. UVFri oso lotua dago, eta ekintzak erreibindikatzeko UVFren estalkitzat jo izan da.
- Hiritar Gazte Boluntarioak (Young Citizen Volunteers - YCV) UVFren gazte alorra da. Hasieran, aisialdi eremuko gazte talde bat zen, baina denborarekin UVFren gazte atala bilakatu zen.
- Alderdi Unionista Aurrerakoia (Progressive Unionist Party - PUP) alderdi politiko unionista ezkertiarra da. UVFren adar politikotzat hartzen da. Alderdiaren burua Dawn Purvis da.
- Ekintza Indar Protestantea (Protestant Action Force) eta Ekintza Talde Protestantea (Protestant Action Group) 1970 eta 1980ko hamarkadetan UVFk katolikoen hilketak bere gain hartzeko erabilitako bi izen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ UVF talde paramilitar loialistak bere ekinbide armatua bukatutzat jo du, Berria, 2007ko maiatzaren 4a
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Ipar Irlandako talde armatuak | ||
|---|---|---|
|
Ikus, gainera: IRA izena erabili duten erakundeak • Ipar Irlandako gatazka | ||