Ulsterko Esku Gorria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskuin bertsioa (ohikoena).
Ezker bertsioa.

Ulsterko Esku Gorria (irlanderaz Lámh Dhearg Uladh eta ingelesez Red Hand of Ulster) Irlandako heraldika ikur bat da, gaur egun Ulster probintziaren ikur ezaguna. Goranzko norabidea duen bost hatzdun esku gorri batez osatua dago. Ulsterko errege familietako bat izan zen O'Neill leinuaren ikur heraldikoa ere bada, ondorioz O'Neilldarren Esku Gorria izendapena ere jasotzen du.

Gaur egun, Ipar Irlandan bai irlandar errepublikarrek nahiz loialistek batera erabiltzen duten ikur bakarrenetakoa da.

Jatorri mitologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanda gaelikoan jatorria duen ikurra da, kristautasuna iritsi aurretik Irlandako uhartea jentil edo paganoa zen garaikoa. Hain zuzen ere, irlandar mitologiako Fenian zikloan eta Ulstergo zikloaren kontakizun eta ipuinetan aipatua da.

Irlandan, eta bereziki Ulsterren, oso hedatua dagoen kondaira baten arabera, bere jatorria honakoa omen da: Behinola, Ulsterko Erresumaren tronurako oinordekorik ez zegoen garaian, haren jabetza nork eskuratuko zuen jakiteko txalupa estropada norgehiagoka bat ospatu omen zen, irabazlea izateko baldintza bakarra: Ulsterko kostaldea ukitzen zuen lehenbiziko arraunlaria errege bilakatuko zen. Honela bada, erregegaiek estropadari ekin zioten, eta haietako erregegai batek hain zuen Ulsterko errege izateko irrika eta desira, ezen, estropadaren burutik urruti gelditzen ari zela eta galtzear zegoela ikusirik, bere eskua aiztoaz ebaki eta Ulsterko kostaldera jaurtitzeko inongo zalantzarik izan ez baitzuen. Honela, Ulsterko kostaldea ukitu zuen lehenbiziko arraunlaria eta errege berria bilakatu zen. Horregatik, esku gorriak odolez bustitako eskua irudikatzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]