Ulu Grosbard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ulu Grosbard
Bizitza
Jaiotza Anberes1929ko urtarrilaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Manhattan2012ko martxoaren 19a (83 urte)
Hobiratze lekua Kensico Cemetery
Familia
Ezkontidea(k) Rose Gregorio  (1965 -  2012)
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Yale School of Drama
Lanbidea
Lanbidea antzerki zuzendaria eta zinema zuzendaria
Nominazioak
IMDb nm0343260

Ulu Grosbard (Anberes, Belgika, 1929ko urtarrilaren 9a - New York, AEB, 2012ko martxoaren 19a) zinema-zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicagoko Unibertsitatean eta Yalen egin zituen ikasketak.

Zinemarako egin zuen lehenbiziko lana Hiru arrotzen historia bat (1968) izan zen, antzerki-lan baten egokitzapena, Martin Sheen, Jack Albertson (bigarren mailako antzezle hoberenaren Oscar saria) eta Patricia Neal antzezleekin. Film horretan Estatu Batuetako gai kutunetako bati heldu zion, soldaduaren itzulerari.

Bere hurrengo bi filmetako protagonista Dustin Hoffman izan zen: Nor da Harry Kellerman? (1971), pop-musikaren munduaren azterketa, sentimendurik gabeko kantari baten erretratuaren bitartez egina; Behin-behineko askatasuna (1978), bizitza berri bati heldu nahi dion preso ohi baten historia.

Aitortza egiazkoak (1981) eta Maitemintzea (1984) filmetarako ere lehen mailako antzezle bat aukeratu zuen: Robert de Niro. Hurrengo urtean, familia harremanei buruzko azterketa sakona egin zuen bi ahizpen historia kontatuz Georgia (1995) filmean. Hurrengo filmean, The Deep End of The Ocean (1998, Ozeano hondoaren sakona), Michelle Pfeiffer, Whoopi Goldberg eta Treat Williams antzezleak aukeratu zituen paper nagusietarako. Film hartan, bi seme-alabetatik bat, hiru urtekoa, desagertzen zaien senar-emazte batzuen drama kontatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]