Unidad Vizcaína

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unidad Vizcaína
Sorrera1992ko urtarrilaren 3a
Egoeradesegina
Egoitza nagusiaBilbo
Ideologia politikoaantinazionalismoa, antisozialdemokrazia, eskuin politikoa
Eserlekuak erakundeetan0
{{{webgunea}}}

Unidad Vízcaína (UV) alderdi politiko bat izan zen.

1992ko urtarrilaren 3an aurkeztu zen alderdia Bilbon.

Adolfo Kareaga, UCD alderdiko kide ohia eta Alderdi Popularreko diputatu ohia zenak sustatu zuen alderdia, eta bera izan zen alderdiko lehendakaria.

Sustatzailek, alderdia antinazionalista eta Bizkaia Euskal Autonomia Elkartetik autonomo izatearen aldekoa bezala definitu zuten.

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika aldatzea zen alderdiaren helburuetako bat, euskarak gastu handia suposatzen zuela defendatzen zutelako, eta euskara batuaren aurkako jarrera agertu zuten "ETAren ideologoek sortutako jerga bat" zela iritzita[1].

Gasteizek EAEn zuen gehiegizko zentralismoa ere salatu zuen alderdiak, eta lurralde historikoetako erakundeak espainiaren barruan mantentzea defendatzen zuen.

Alderdia, Unidad Alavesa-k defendatzen zituen posizioetatik gertu zegoela zioten sortzaileek, baina ez zutela UAren ideologia sozialdemokratarekin bat egiten.

Unidad Vizcaína alderdia ez zen sekula hauteskundeetara aurkeztu, ondorioz ez zuen ordezkaritzarik izan inongo erakundetan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (1992-01-03). «Unión Vizcaína propone el "exterminio" para acabar con ETA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) Angulo, Gorka. (2009-05-20). «Adolfo Careaga, un liberal de Neguri» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).