Unity

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Unity
Unity logo.svg
Ubuntu 11.10 Final.png

Unity 4.22.0-a Ubuntu 11.10 "Oneiric Ocelot"-ean.
Garatzailea
Ubuntu community, Ayatana community, Canonical
Informazio orokorra
Plataforma-anitza
Mahaigain ingurune
GNU GPL v3, GNU LGPL v3
Bertsioa:
4.22.0 (2011-10-07)
Bai

Unity GNOME mahaigain ingurunearentzat sortutako shell-a da, Canonical enpresak Ubuntu sistema eragilearentzat garatu zuen. Lehen argitarapena Ubuntu 10.10 Netbook Remixen bertsioan izan zen eta netbook-en pantaila txikietako lekua aprobetxatzeko xedearekin diseinatu zuten, leku bertikala aprobetxatzeko gehienbat [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark Shuttleworthek 2010eko maiatzean aipatu zuen lehen aldiz Unity, Ubunturen mahaigainarentzat erabiltzaile-interfaze bat izango zena[2] Ubuntuk GNOME mahaigaina erabiltzen zuen ordurarte, baina GNOME garatzaileekin desadostasunak izan ziren Unity-a garatzen hasteko arrazoiak. Baina, Unity GNOME idazmahai ingurunearentzat sortutako shell bat ere bada. Azken finean, desadostasun txikiak dira biek helburu bera duten heinean.

Ubuntu10.10 Netbook Editionen, Unity exekutatzeko jarduera egokiko hardware grafiko bat ( GPU) behar zen, eta horrek gama baxuko ordenagailueak zituztenen kexak eragin zituen.[3] Hain eskakizun altuako grafiko-hardwarea behar izatearen arrazoietako bat Mutter (Leiho kudeatzailea) izan zen, oso motela baitzen errendimendu baxuko makinetan. Arazo hau segituan konpondu zen, Compiz gehituz, Ubunturen hurrengo argitaraldian (11.04).Compiz en garapen zabala eta euskarria hardwarearen mota desberdinetan izateari esker, asko hobetu zen Unityren abiadura bere garatze lehen etapetan.[4]

2010eko urrian, ubuntuk mahaigaineko ordenagailuentzat Unity erabiliko erabiliko zuela adierazi zuen.[5][6]

2010eko azaroan, Mark Shuttleworthek Ubunturen hurrengo bertsioetan, Unity Wayland zerbitzari grafikoan inplementatuko dela esan zuen, eta ez X leiho sisteman[7]

Erabiltzaile-interfazea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako elementu hauek ditu: [8]

  • Abiarazlea: pantailaren ezkerreko aldean kokatua dago. Bertan, aplikazioetara lasterbideak daude eta irekitako leihoak ere azaltzen dira
  • Kokalekuak: pantaila osora zabaltzen da bilaketa-tresna bat. Fitxategiak eta erabiltzailearen aplikazioak erakusten ditu kategorietan multzokatuta.
  • Panela: pantailaren goiko zatian kokatua, menuak eta adierazleak zabaltzeko erabiltzen da.
  • Mahaigainak: Mahaigain guztiak pantailan zabaltzen dira Mahaigaina azkar eta erraz aldatu ahal izateko

Abiarazleak, garapen bertsioan, aplikazio zerrenda azkarrak, jakinarazpenaren zenbatzaileak, eta aplikazioaren araberaok aurrerapenaren barrak izango ditu. Gainera, API bat zabalduko da garatzaileek funtzio hauek erabili ditzaten.[9] Unityen abiarazlea automatikoki ezkutatuko da (Intellihide) baina , leihoa bat erabiltzen ari garenean edo leihoa maximizatzen denean bakarrik ezkutatuko da.[10] Fitxategiak abiarazlera arrastratu daitezke eta abiarazleak lehenetsitako aplikazioarekin irekiko dira. Baina aplikazio lehenetsia abiarazlean egongo ez balitz, ordea, ez da irekiko fitxategia.[11] Lekuek eta aplikazioek edo « Lenses-ek »,interneteko guneekin lotutako bilaketa funtzioak erabili ditzakete, garatzaileentzat eskuragarri dagoen API bati esker.[12]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unity Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]