Grafikoak prozesatzeko unitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
GeForce 6600GT GPUa

Grafikoak prozesatzeko unitatea -ingelesez Graphics processor unit (GPU), gazteleraz Unidad de procesamiento gráfico-, grafikoak bizkor prozesatzeko edo koma higikorreko operazioak azkar kalkulatzeko erabiltzen den prozesagailu espezializatu bat da, PUZaren lana arintzen duena. Honela, grafikoei dagokien lan-kargaren parte handiena GPUak hartzen dueez, PUZak beste kalkulu mota batzuetarako errekurtso gehiago erabil ditzake.

GPUak sistema txertatuetan, sakelako telefonoetan, ordenagailu pertsonaletan, lan-estazioetan eta bideojoko kontsoletan erabiltzen dira. Ordenagailu pertsonaletan, GPUa txartel grafikoan aurkitu daiteke, edo txartel nagusian txertatua.

GPU modernoak oso eraginkorrak dira konputagailuko grafikoak manipulatu eta irudiak prozesatzen, eta daukaten estruktura paraleloagatik, erabilpen orokorreko PUZak baino eraginkorragoak dira datu-bloke handiak paraleloan prozesatzen diren algoritmoak lantzeko. Ezinbesteko tresneria da aAzkenaldian arrakasta handiak lortu dituzten neurona-sare artifizialak implementatzeko.

Moore-ren Legeak dioenaren arabera 18-24 hilabeteetan zirkuitu integratu baten transistore kopurua bikoiztera iristen dela esan daiteke; GPUren kasuan legeak esaten duena baino kantitate handiagoan handitzen da. Azken 15 urtetan prozesamendu grafikoaren eboluzioak hazkunde ikaragarria izan du. Gaur egungo konputagailu eta bideo-jokoen bidezko animazioak duela 20 urteko mentalitatearekin pentsaezinezkoa zen.

GPU fabrikatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ATI Technologies.
  • nVidia Corporation.
  • Fujitsu.
  • 3Dlabs.
  • Matrox.
  • XGI Technology.
  • Intel.
  • 3dfx (actualment de NVIDIA).
  • S3 Graphics (actualment de VIA Technologies).
  • Falanx Microsystems - actualment ARM Norway.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]