Urakami katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Urakami katedrala
121223 Urakami Cathedral Nagasaki Japan01s.jpg
Kokapena
Herrialdea  Japonia
Japoniako prefeturak Nagasaki
Core city of Japan  Nagasaki
Koordenatuak 32° 46′ 34″ N, 129° 52′ 06″ E / 32.77619444°N,129.86838889°E / 32.77619444; 129.86838889Koordenatuak: 32° 46′ 34″ N, 129° 52′ 06″ E / 32.77619444°N,129.86838889°E / 32.77619444; 129.86838889
Historia eta erabilera
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Elizbarrutia Roman Catholic Archdiocese of Nagasaki
Webgune ofiziala

Urakami katedrala (浦上天主堂 Urakami Tenshudō?) Nagasakin dagoen katedral katolikoa da, garai batean Asia ekialdeko handiena izan zena. Izen ofiziala Andre Mariaren katedrala badu ere Urakami auzoan egoteagatik Urakami katedrala izenaz ezagutzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1865ean Bernard Petitjean apaiz frantsesa konturatu zen Urakami auzoko biztanle gehienak kristauak zirela baina 1869 eta 1873 artean ihes egin behar izan zuten kristautasuna ez baitzen legezkoa. 1873an itzuli zirenean beren katedrala eraiki behar zutela erabaki zuten. 64 metroko altuera zuten bi dorre eraiki zituzten 1875ean eta eliza 1877an martxan hasi zen.

1945eko bonba atomikoaren hipozentruan egonik erabat suntsitu zen eta horma bakarrak iraun zuen zutik. Andre Mari eguna (abuztuaren 15a) gertu izanik katedrala beteta zegoen meza entzuten. denak hil ziren.

1959an katedrala berreraikitzea erabaki zuten. Kokapena zehazteko istiluak izan ziren, katolikoek toki berean berreraiki nahi zuten, beren jazarpenaren sinboloa baitzen Urakami auzoa, baina hiriko gobernuak elizaren aztarnak bonba atomikoaren sinbolo izan zitezen anhi zuen eta aztarnak errespetatuz alboan berreraiki zen aurrez zeukan frantziar estiloa erabiliz.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]