Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak
Pazifikoko GerraBigarren Mundu Gerra
Atomic bombing of Japan.jpg
Bonbardaketa bien irudiak.Ezkerrean Hiroshima eta eskuinean Nagasaki
Data 1945eko abuztuaren 6 eta 9
Lekua Hiroshima eta Nagasaki, Japonia
Emaitza Japoniarren errendizioa
Gudulariak
 Ameriketako Estatu Batuak  Japonia
Indarrak
509th Composite Group
Galerak
Inor 90.000–166.000 hildako (Hiroshima)[1]
60.000–80.000 hildako (Nagasaki)[1]

1945ean Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela, Ameriketako Estatu Batuek Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirietako bonbardaketa nuklearrak burutu zituen, 1945eko abuztuaren 6an eta 9an hurrenez hurren. Gerra batean lehendabizikoz bonba nuklearrak erabiltzeko parada bakarra izan zen, baita bakarra ere[2].

Bonbardaketa hauek egin baino sei hilabete aurretik, Estatu Batuek 67 japoniar hiri bonbardatu zituen. Erresuma Batua eta Txinako Errepublikarekin batera, 1945eko uztailaren 26an Estatu Batuek Potsdamgo adierazpenean Japoniako errendizioa eskatu zuten. Japoniar gobernuak ultimatum hau ez entzunarena egin zuen. Hori zela eta, 1945eko abuztuaren 6an Harry S. Truman presidenteak "Little Boy" izeneko bonba nuklear Hiroshiman botatzeko agindua eman zuen[3]. Abuztuaren 9an agindua errepikatu eta "Fat Man" izeneko bonba bota zuten Nagasakin.

Handik bizpalau hilabetetara, bonbek Hiroshiman 90.000–166.000 lagun eta Nagasakin 60.000–80.000 lagun hil zituzten[1], horietatik erdiak lehenengo egunean. Hiroshimako agintarien ustetan, lehenengo eguneko hildakoen %60a leherketa edo suteek, %30a obra-hondakinek eta %10a beste zioek hilak ziren. Hurrengo hilabetetan zehar, jende andana hil zen erredura, erradioakzio eta beste gaixotanunek jota. Hiri bietan hildakoen gehiengoa zibila zen[4][5]

Nagasaki bonbardatua izan eta sei egun aurrerago, abuztuaren 15ean, Japoniak aliatuen aurrean errenditu eta irailaren 2an errendizio-akta sinatu zuen, Pazifikoko Gerrari, eta baita Bigarren Mundu Gerrari ere, amaiera emanez. Alemaniak maiatzaren 7an jadanik bere errendizio-akta sinatua zuen eta Europako gerra bukatu zen. Bonbardaketen ondorioz, okupatutako Japoniak bere nuklearren aurkako hiru oinarri erabaki zituen. Historialarien artean, bonbardaketen inportantzia etiko eta estrategikoa oraindik eztabaidatsua den gaia da[6].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra libratzen ari zen bitartean zentroeuropear zientzialari mordok Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen gobernu naziaren gehiegikerietatik aske sentitu nahirik. Iheslari ilustratu hauek Hitlerren zientzialariek bonba atomikoa garatzen hasiak zirelaz ziur ageri ziren. Hondamendi masiboa eragin zezakeen arma honen aitzindaria Estatu Batuetara erbesteratu zuen Leo Szilard zientzialari hungariarra izan zen. 1939ko uztailean, Szilardek Hahn eta Strassman alemaniarrak atomoaren fisioaren lorpenaren berri izan zuen eta aplikazio militarretara bideratuta zegoela agudo ulertu zuen.

Szilard Estatu Batuetako zientzialari esanguratsuenaren bila joan zen laguntza eske, nor eta Albert Einstein kobentzitu zuen Etxezuariari jazoeraren berri emateko. Beste kideei argibideak eskatu ostean, Einsteinek sinaturiko gutuna Roosevelti bidaltzea erabaki zuten. Bertan honako hau ageri zen:

"Azkenengo lau hilabete hauetan Frantzian Joliot eta EEBBen Szilard eta Fermiren ikerketei esker, uranio masa handiaren bidezko erreakzio nuklearra egingarria zela. Honek energia eta elementu erradiaktibo erraldoiak libra dezake eta arma hau epe laburrean lortukoo ahal izango dela onetsi daiteke."

"Fenomeno hau bonbak ekoizteko gai izan daiteke, itsasontziz garraiotu eta portuan eztanda egitean portua eta inguruko lurraldea guztiz suntsituko luke."

"Honen aurrean, ez litzateke desiragarria izango gobernua eta fisikari taldearen harreman egonkorra kate-erreakzioa ikertzearren?"

1939ko urriaren 11an, Etxezuriak mezuaren berri izan zuen. Europa sutan zegoen Bigarren Mundu Gerraren eraspenean eta bere laguntzaile militarrari, Watsoni, lehenengo ikerketak burutzea fidatu zitzaion. Azaroaren 1ean, Uranioaren Komiteak bonba atomikoa ekoizteko posibilitatea apoiatu zuen baina garapen lanak pixkanaka gauzatu ziren. Aitzitik, estatubatuarrek bai britainiarrek bai alemaniarrek alor honetan garapen handiak egin zituztelaren berri izan zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Radiation Effects Research Foundation, Frequently Asked Questions #1, http://www.rerf.or.jp/general/qa_e/qa1.html .
  2.   Hakim, Joy (1995), A History of Us: War, Peace and all that Jazz, New York: Oxford University Press, ISBN 0-19-509514-6 .
  3.   Rezelman, David; Gosling, F.G.; Fehner, Terrence R. (2000), The atomic bombing of hiroshima, The Manhattan Project: An Interactive History, Ameriketako Estatu Batuetako Energia Saila, http://www.cfo.doe.gov/me70/manhattan/hiroshima.htm .
  4.   The Spirit of Hiroshima: An Introduction to the Atomic Bomb Tragedy, Hiroshima Peace Memorial Museum, 1999 .
  5. Trinity and Beyond: The atomic bomb movie. Dir. Kuran, P., Nar. Shatner, W.. 1997. VHS. Goldhil Video, 1997.
  6. The Collins Encyclopedia of Military History, Dupuy & Dupuy, BCA 1994, 1308 orr.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak