Urdazubiko leizeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ikaburuko leizearen eguna, 2016-07-16.

Urdazubiko leizeak, Ikaburuko leizeak ere deituak, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dauden haitzulo batzuk dira. Zehazki, Leorlaz auzoan daude, Urdazubiko erdigunetik 1,3 kilometrora. Urtxuma errekak sortu zituen, higaduraren higaduraz, orain dela 14.000 bat urte. Batik bat ezagunak dira beste garai batean handik pasatzen zuten kontrabandoagatik.

Urdazubiko leizeetako sarrera.

Leize hauek urte osoan bisita daitezke, beti ere gidari espezializatuekin. Ibilbide batek (S.L NA-16 "Lezeetako bidexka") Xaretako haitzulo guztiak lotzen ditu: Urdazubikoak, Sarakoak eta Zugarramurdikoak.[1]

2015. urteaz geroztik, uztailean Ikaburuko leizearen eguna ospatzen da, familia guztiarentzako jarduera ugarirekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa