Leorlaz
| Leorlaz | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Urdazubi |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°16′35″N 1°30′30″W / 43.27639°N 1.50833°W |
Leorlaz (Leorlas) Urdazubiko (Nafarroa Garaia) auzo bat da. Han daude Ikaburuko leizeak.

Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930 arte, auzoa etxagune izan zen. Auzoari buruzko idatzizko lehen dokumentua XV. mendearen amaierakoa da. Dokumentu horretan jasota dago Urdazubi eta Baztan udalerriek inguruetako mendien erabilerari buruz izandako eztabaida.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1887an 45 biztanle zituen, 64 1910ean, 33 1930ean, 36 1940an, eta 39 1981ean.
Etxeak eta Baserriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leorlas auzoan ondoko hogeita bi etxe eta baserri daude:
Gure ametsa, Kikerrenea, Agerraldea, Eskola zaharra, Gurutzealdea, Karakotxea, Maskonea, Matxingonea, Harkadia, Petesansenea, Maskoneko borda, Gantxenea, Eskola, Aldapan, Eguzkialde, Urgoiz, Lezeondoa, Lezeak, Iratzeta, Sarratenea, Urtxumealde, Ikaburua.

| Urdazubiko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Alkerdi · Dantxarinea · Landibar · Leorlaz · Telleria · Urdazubi | ||
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
