Xareta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Xareta elkartea mugaren alde bietan dauden lau udalerri hartzen du barne: alde batetik, Ainhoa eta Sara (Lapurdi) eta, bertzetik, Urdazubi eta Zugarramurdi (Nafarroa).

"Xareta" izenak "zelai zuhaiztu" erran nahi du, Jose Migel Barandiaran abade eta antropologo handiaren arabera.

Gaur egun, eskualdearen helburu nagusiak kultura eta ekonomia arloetakoak dira, inguruko erakarpen geologiko eta turistikoez baliatuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harreman estua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat mendez estatu bitan banatuta izan badira ere, orain elkarteko kide diren herrien artean arlo guztietako harremanak izan dira. Jesus Agerre Indaburu Zugarramurdiko alkateak zioenez, bere amona Sarakoa zen, aita Itsasukoa, andrea Ezpeletakoa, eta berak Ainhoako eskolan ikasi zuen. Ainhoako udal artxiboetatik falta diren 10 urteei dagozkien agiriak -euskaraz eta espainieraz idatziak- Zugarramurdiko herriko etxean daude, eta Urdazubiko auzapeza izan zen Andres Diharassaryk ofizialki "nazionalitate frantsesa" zuen.[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]