Urdiako Harria

Koordenatuak: 43°07′48″N 1°19′45″W / 43.13007°N 1.32925°W / 43.13007; -1.32925
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdiako Harria
Datu orokorrak
Garaiera996 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°07′48″N 1°19′45″W / 43.13007°N 1.32925°W / 43.13007; -1.32925
MendikateaAdartzako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBaigorri/Banka
MendikatMendikat

Urdiako Harria, Nafarroa Beherean dagoen mendi bat da, Pirinioetako Adartza mendilerroan. Bere garaiera, 996 metrokoa da, eta, Adartza mendilerroko mendiak txikienetik garaienera sailkatuz gero, laugarrena da, eta 1.000 metrotik beherako azkena.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorrin, GR-10 bide seinalizatua hartu behar da, Ahartza lepora iristeko. Bide batek harantz daroa. Bide honek, Leizartze leporantz jarraitzen du, eskumatara Munhogain mendia utziz, pago batzurekin. Bidea ezkerretik utzi behar da, pixka bat benetako lepora jaisteko. Gure aurrean, Urdiako Harria agertzen da. Pago batzuk estaltzen dute aurpegi hau. Harantz igo behar da, garaiera nagusiena gure eskumatara geratzen dela kontutan hartuz.

Bankatik, bide bat ekialderantz igotzen da, mendiaren aurpegi honetan sakabanatuta dauden baserriak elkartuz. Bide batek, Urdiako lepoa izeneko lepora iristea ahalbidetzen du. Eskumatik, Adartza mendira iristen da Arrolako Harriaren bidez. Ezkerretara, Urdiako Harrira iristen da.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]