Uretritis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Uretritis
Deskribapena
Motaurethral disease (en) Itzuli, inflammatory disease (en) Itzuli, gernu-infekzioa
eritasuna
Espezialitateaurologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakAzitromizina, Eritromizina eta Azitromizina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKN34.2
GNS-9-MK597.80 eta 099.40
DiseasesDB27902
MedlinePlus000439
eMedicine000439
MeSHD014526
Disease Ontology IDDOID:1343

Uretritisa uretraren hantura da (akutua ala kronikoa), jatorri infekziosoa izan ohi duena. Uretra gernua puxikatik kanpoaldera bideratzen duen hodia da. [1].

Gaitz honek gernu-egite mingarriak eta errepikakorrak eragiten ditu. Gizonezkoengan ohikoa da ere jariakin bat agertzea.

Bakterio batzuk dira uretritisaren eragile ohikoenak. Haien artean, neisseria gonorrhoeae (gonorrearen sortzailea), chlamydia, escherichia coli, mycoplasma, etab. Birusek ere uretritisa sor dezakete. Sexu-harremanen bidez kutsatu ohi da gaitza, baina beste kutsapen-bideak egon daitezke ere.

Kasu gutxi batzuetan uretritisak ez du jatorri mikrobiarra. Traumatismoak edo narritagarri kimikoak gaitz honen atzean egon daitezke.

Antibiotikoekin edo antibirikoekin tratatu ohi dira jatorri infekziosoa dutenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]