Eritromizina
Eritromizina makrolidoen familiako antibiotikoa da, 1952. urtean Mc Guire-k aurkitutakoa. Lehenengo eritromizinak Streptomyces erythreus izeneko bakterioengandik lortu ziren.
Eraginkorra da bakterio Gram positiboen aurka (penizilinaren antzera), penizilinari alergia diotenei ematen zaielarik. Hala ere, penizilina baino espektro antibakteriarra handiagoa du, zenbait bakterio Gram negatiboen aurka oso eraginkorra baita ere.
Erasobidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Botika guztien antzera, eritromizinak toxikotasun hautakorraren araua oso ondo betetzen du: gai da mikrobioak indargabetzeko giza zelulak kaltetu gabe. Makrolido guztien jarduera berdina du, hots, bakteriar erribosomak kaltetzen ditu, giza erribosomak kaltetu gabe.
Bakterioen erribosomak eta zelula eukariotoenak desberdinak dira. Eritromizina erribosomen 50 S azpiunitateari atxikitzen zaio eta proteinen sintesia galerazten du. Proteinak sortu ezean, bakterioak berehala hiltzen dira.
Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arnas aparatuaren zenbait gaitz tratatzeko erabili ohi da (legionelosia, Mycoplasma eta Streptococcus pneumoniae eragindako pneumoniak...).
Rickettsiak eta Chlamydiak eragindako infekzioen aurka erabiltzen da ere. Era berean, sifili, gonorrea, eskarlatina eta aknea sendatzeko.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luanda errorea in Modulu:Autoritate_kontrola at line 552:attempt to index field 'datavalue' (a nil value).