Uribarriko Andra Mariaren basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uribarriko Andra Mariaren basilika
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Durango)
Durango - Iglesia de Santa Maria de Uribarri 06.jpg
Uribarriko Andra Mariaren basilika.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Durango
Koordenatuak 43° 10′ 05″ N, 2° 37′ 53″ W / 43.167963°N,2.631298°W / 43.167963; -2.631298Koordenatuak: 43° 10′ 05″ N, 2° 37′ 53″ W / 43.167963°N,2.631298°W / 43.167963; -2.631298
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Erlijioa katolizismoa
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
BIC RI-51-0001629
37

Uribarriko Andra Mariaren basilika Durangoko (Bizkaia) eraikin erlijiosorik ederrenetarikoa da, herriko erdigune historikoan kokatutakoa, eliza honetatik Goienkalea, Artekalea eta Barrenkalea Santa Ana plazarantz abiatzen direlarik. Monumentu hau XIV. mendean eraiki zuten eta ordutik mantentzen ditu gaur egun ere nagusi diren osagai gotikoak, XVI. mendeko pizkundetar ukituekin batera.

Arandoñoko antzinako dorrearen ondoan eraiki zuten eta horixe kanpandorre moduan erabili zuten. Barrualdeko erretaulak eta gainontzeko elementuen gainetik, egurrezko atari edo arkupe handia oso nabarmentzekoa da, durangarrek pasealeku eta azokarako toki gisa erabili ohi dutena. Izan ere, lehenengo Durangoko Azoka bertan antolatu zuten 1965ean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uribarriko Andra Mariaren basilika Aldatu lotura Wikidatan