Urinae vectigal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urinae vectigal Antzinako Erroman, Neronen eta Vespasianoren garaian Cloaca Maximatik gernua jasotzearen truke ezarritako zerga izan zen[1][2]. Gernua bokata egiteko erabiltzen zen, bere ureatik ateratako amoniakoa erabilgarria baitzen arropak garbitu ahal izateko[3].

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erroman, arropa garbitzeko prozesua fullo deituriko langileek egiten zuten, fullonica izeneko lekuetan. Aldi berean, larrua ontzeko ere erabiltzen zen, eta emakume aberatsek hortzetako pasta erosten zuten, gernuarekin ere egiten zena[1]. Garbitzeko erabilitako materialen artean gernua zegoen, arropatik gantza kentzeko gaitasuna duena. I. mendean urinae vactival tasa sartu zuten Neronek eta Vespasianok gernua jaso eta banatzeagatik. Gernuaren erosle aberatsek dirua ordaintzen zuten produktu honen truke, pobreenek txiza ontzietan egin eta eurei saltzen zieten bitartean. Era berean, komun publikoetatik gernua bideratzen zen fullonicara. Cloaca Maximara gernua isurtzen zuten komun publiko guztiei ezarri zitzaien zerga[1].

Diruaren usaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dio Vespasianoren semea zen Titok zerga honen aurkako protesta egin zuen. Bere aitak urrezko txanpon bat eman zion eta usaintzeko eskatu zion, eta Non olet! esan zuen (ez du usaintzen). Hortik omen dator "diruak ez du usainik" esamoldea, jatorriarekiko independente dirua dirua dela esateko modua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Nair, Rajesh; Sriprasad, Seshadri. (2010-04). «1133 ‘PECUNIA NON OLET!' MONEY THAT DOES NOT SMELL AND THE BIRTH OF PUBLIC LAVATORIES» Journal of Urology 183 (4S)  doi:10.1016/j.juro.2010.02.2330. ISSN 0022-5347. (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  2. (Ingelesez) «The Ancient Romans Had Healthier Smiles Than We Do Today | DOCS Education» www.docseducation.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Por qué los antiguos romanos tuvieron que pagar impuestos por la orina» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]