Urrats galduen areto
Urrats galduen areto esaten zaio, publikoari irekitako eraikin batean (tren geltoki, Udaletxe, justizia jauregi) dependentzia askotara daramaten ateak dituen atarte zabalari.
Arkitektura eta metafora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Areto hauen zentzu arkitektonikoa jendetza handia hartzea da, bakoitzak behar duen eraikinaren dependentzietara modu erosoan bideratuz. Areto horien paradigma justizia-jauregietako bolumen handiko eta sabai altuko espazio dotoreak izan daitezke,[1] non abokatuak, bezeroak eta komunikabideak azken aldiz biltzen diren epaiketa baino lehen. Hor ibiltzen den jendearentzat trantsizio-lekua da kanpo-munduaren eta espazio judizialaren artean, eta hortik "urrats galduen gela" esamoldeak (XVII. mendetik dokumentaturik dagoenak) zentzu metaforikoa ere izatea,[2] noraezean bere destinua aurkitu ezinik dabilen jendeari aplikatua.[3]
Aretoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko hainbat lekutan aurki ditzakegu izen hau daramaten aretoak, besteak beste:
- Urrats Galduen Aretoa: Barakaldoko Justizia Jauregia.[4]
- Salâo dos Passos Perdidos: Paço dos Duques de Bragança (Guimarâes).[5]
- Sala de Passos Perduts: Güell Jauregia (Bartzelona).[6]
- Sala de los Pasos Perdidos: Sevillako Alkazarra.[7]
- Galería de Pasos Perdidos, Espainiako Auzitegi Gorena.[8]
- Salle des Pas-Perdus: Poitou-ko Kondeen jauregian (Poitiers), Leonor Akitaniakoak eraikia.[9]
- Salle des Pas Perdus: Parisko Justizia Jauregia.
- Salón de Pasos Perdidos Juan Domingo Perón: Argentinako Kongresuan,[10] ikuskizunetarako ere erabilia.[11]
Literatura eta arteetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Urrats galduen gela" izena edo kontzeptua sorkuntza artistiko ugaritan erabili izan da, hala nola:
- Jaromil Jireš-en film laburra, The Hall of Lost Footsteps (1960).[5]
- Maxime Le Forestierren abesti bat, La Salle des pas perdus (1983);
- Andrés Trapielloren Salón de Pasos Perdidos liburu seriea, 1990ean hasia eta gutxienez 21 alez osatua.[12]
- Kader Belarbi-ren koreografia bat, Salle des pas perdus (1997).
- Lagun Izoztua eleberria (Joseba Sarrionaindia, Elkar 2001), "Pauso Galduen Galeria" forman.[13]
- Coralie Clementeren diskoa, Salle des pas perdus (2001);
- Julia Billet-en liburu bat, Salle des pas perdus (2003).
- Rodrigo eta Gabrielaren kanta bat, La Salle des pas perdus (2014).
- Sara Douglass-en liburua, The Hall Of Lost Footsteps (2021).[14]
Argazki-galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Güell Jauregiko urrats galduen aretoa, 1894 urtean
-
Buenos Airesko Zuzenbide Fakultateko urrats galduen aretoa.
-
Argentinako Kongresuko urrats galduen gela
-
Espainiako Auzitegi Goreneko urrats galduen gela
-
Venezuelako Justizia Jauregiko urrats galduen gela
-
Montevideoko Legebiltzarreko urrats galduen aretoa
-
Habanako Kapitolioko urrats galduen aretoa
-
Espainiako Senatuko urrats galduen gela, 1904 urtean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Définition de la salle des pas perdus[Betiko hautsitako esteka] dans le Dictionnaire de la langue française d'Émile Littré.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ezcurra, Jose Luis Villar. (2021-10-25). «El derecho en el salón de los pasos perdidos» HayDerecho (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ « Salle des pas perdus » sur le site Trait de justice.
- ↑ (Gaztelaniaz) Yumpu.com. «Azpiegituren modernizazioa (PDF, 2,16 KB) - Justizia eta Herri ...» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «The Hall of Lost Footsteps» The Criterion Channel (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «Sala de passos perduts | Palau Güell» www.palauguell.cat (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sevilla, Real Alcázar de. «Sala de los Pasos Perdidos - Hall of the Lost Steps» Real Alcázar de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «GALERÍA DE PASOS PERDIDOS» www5.poderjudicial.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ (Frantsesez) «Salle des Pas-Perdus, Poitiers» montjoye.net 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «Salón de Pasos Perdidos “Presidente Juan Domingo Perón”» www.hcdn.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «'Lagun Onak' abesbatzaren kontzertua Argentinako Kongresuko 'Urrats galduen' aretoan» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ovejero, Félix. (2017-12-04). «Moral y verdad: veinte años del 'Salón de Pasos Perdidos' de Andrés Trapiello» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «Ereduzko Prosa Gaur (EPG) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ Douglass, Sara. (2011). The hall of lost footsteps. Ticonderoga Publications ISBN 978-1-921857-05-8. PMC 759102764. (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).