Urrezko ninja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrezko ninja bat lanean.

Urrezko ninja Mongolian urrezko aleak biltzeagatik bizia arriskuan jartzen duen jende multzoari deitzen zaio.

Urrezko ninjen kopurua eta lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia hiru biden den lurralde batean bizi dira eta hiru milioi pertsona inguru bizi dira. 100.000 biztanle inguru aritzen dira ninja moduan, eta 300.000k aurkitu dute urrea noizbait[1].

Pertsona hauetako batzuk Khailaast herrixkan bizi dira eta bertatik 40 kilometro ingurura egoten dira lanean, aire zabalean dagoen eta kanpoko enpresa batek kudeatzen duen meategi handi batean[1].

Urrea ateratzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrea ateratzeko honako urratsak jarraitzen dituzte[1]:

  • Launaka edo bosnaka ibiltzen dira toki egoki baten bila.
  • Toki egokia bilatzean zulatu egiten dute hango lurra, hogeita hamar-berrogei metroko sakoneraino batzuetan.
  • Askotan, bizilekutzat duten yurtaz ezkutatzen dute zuloa ninjek, Poliziak ez harrapatzeko.
  • Merkurioz eta beste hainbat gai kimiko oso kutsagarriz bereizten dute metala harrietatik (kutsagarria eta hilgarria da hau eta zuloa bertan behera erorita hiltzeko arriskua dago). Ingurumenarentzat ere kaltegarria da.

Irabaziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguna ona izaten 9,4 gramo urre biltzen badituzte. Ondoren, denda txiki batean salduko dute gramoa 60.000 tugriken truke (26 euro), nahiz eta azken balioa nazioarteko kotizazioak baldintzatzen duen. Hala ere, hiruzpalau pertsonari ordaintzeko adina diru da, izan ere, 4.700 euro da urteko per capita errenta[1].

Kooperatiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 bukaeran Mongoliako Meatzaritza Elkarteko enpresekin bildu eta urrea legez erauzteko mugak murriztu zizkien ninjei. Honen helburua, urrearen ekoizpena arautzea eta herrialdetik legez kanpo ateratzea eragoztea zen. Horrela, ninjek elkarrekin bilduta ekipamendu aurreratuak lortzeko dirua bila dezakete[1].

Zhuunkharaa herriko kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zhuunkharaa herrixkan ninja izandako 330 lagun elkartu eta Duush Mandal Khairkhan Batasuna sortu zuten, ekipamenduetarako dirua biltzeko. Bildutako kapitalari esker meategi txiki batzuk jarri dituzte martxan. Gainera, urre ekoizpena hobetzea lortu dute teknologia aurreratuagoa erabili baitute. Profesional bihurtu dute eskulana eta istripuak asko murriztu dira[1].

Urrezko ninjen eragina Mongoliako ekonomian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sektore honek garrantzi jandia du 1990eko hamarkadatik eta egun bertako BPGaren %20 da. Munduko Bankuak 2014ko dituen datuen arabera Mongoliak %10,4 handituko bere aberastasuna[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Zigor Aldama, «Mongolia, urre gosez», Berria, 2014-12-06

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]